138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1070/2000 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 10. tartea (IUT-10) kentzeko lanak: Iruña-Tutera N-121 errepidea 19,100 k.p.tik 20,900 k.p.ra moldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

Herrilan zuzendari nagusiak abuztuaren 22an emandako Ebazpenaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 10. tartea (IUT-10) kentzeko lanak: Iruña-Tutera N-121 errepidea 19,100 k.p.tik 20,900 k.p.ra moldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektuari, eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera hogei egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen. Ebazpen hura 2000ko irailaren 15eko 112. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Epe horretan ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Zainketa Zerbitzuak adierazi eta proposatu duenarekin bat, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluan emandako ahalmenak erabiliz, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/99 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Bide segurtasuna. Istripu ugariko 10. tartea (IUT-10) kentzeko lanak: Iruña-Tutera N-121 errepidea 19,100 k.p.tik 20,900 k.p.ra moldatzea (Untzueko bidegurutzea)" izeneko proiektua behin betikoz onestea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Untzueko Udalari, Desjabetzapen Atalari eta Zainketa Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako azaroaren hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0010374