138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M O N T E A G U D O

Kontribuzio bereziak, Arrabal kaleko luzpenean (Nuestra Sra. del Camino)sareak eta zoladura paratzeko obretarako, Monteagudon

Monteagudoko Udalak kontribuzio bereziak ezartzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez, Arrabal kaleko luzapenean (Nuestra Sra. del Camino) sareak eta zoladura paratzeko obretarako; izan ere, haiek Nafarroako Gobernuaren Toki Azpiegituren hirurteko planeko 2000. urterako dirulaguntzetan sartuta daude. Horrekin batera, direlako obren proiektua ere onetsi zuen.

Aipatu espedientean eremu onuradunak ezartzen dira, hirilurretako lurzati mugakideen, proiektuari lotuz behin-behinekoz banatu beharreko kostuen, portzentajearen eta banatzeko irizpideen arabera, udal ordenantzari jarraikiz.

Espedientea jendaurrean jarriko da hamabost egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten udal bulegoetan.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Monteagudon, bi milako urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: a0010173