III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ur hornidura eta saneamendu zerbitzuaren finantzaketa arautzeko ordenantza 2001ean
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzarre Nagusiak, 2000ko urriaren 31n egindako bileran, Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralari dagozkion beste jarduera eta emandako zerbitzuengatiko diru-sariak arautzeko ordenantzaren hasierako onespena erabaki zuen, 2001. urteko ekitaldirako.
Aipatu erabakiarekin bat, delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, bitartean herritarrek eta interesatuek erreklamazio, eragozpen eta oharpenak egin ahal izanen baitituzte.
Iruñean, bi milako azaroaren bian. Mankomunitateburua, Javier Iturbe Ecay.
Iragarkiaren kodea: A0010144