III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R A N G U R E N
Hasierako onespena, UO8 MB unitatearen borondatezko birzatiketa proiektuari
Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen urriaren hogeita hiruan, Aranguren ibarreko Hirigintzako Udal Arauetako UO8 MB unitatean unitatearen jabeek sustatu duten borondatezko birzatiketa proiektua hasiera batean onesteko.
Aditzera ematen da orok jakin dezan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 169-2b artikuluan xedatutakoa betez, interesatu guztiek espedientea aztertzen ahalko dute, baita hari alegazioak egin ere, horretarako hamabortz eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.
Mutiloabeitin, bi milako urriaren hogeita lauan. Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: A0009797