138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1450/2000 EBAZPENA, urriaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2001. urterako, larrialdietako zerbitzuetako osasun langileak garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko gastua baimendu eta espediente horri hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du 2001. urterako, larrialdietako zerbitzuetako osasun langileak garraiatzeko zerbitzua kontratatzeko. Hauek dira baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: 2001. urterako, larrialdietako zerbitzuetako osasun langileak garraiatzeko zerbitzua kontratatzea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 31.000.000 pezeta (186.313,75 euro), BEZa barne.

-Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan eta Agindu Teknikoenean ageri direnak.

-Proposamenak aurkezteko epea: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatzen denean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea kalea, 39, Iruña), adieraziko da proposamen ekonomikoak non, zer egunetan eta zer or dutan irekiko diren.

Administrazio klausula partikular eta teknikoen pleguak eta proiektua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (tel: 948-428800; faxa: 948-428810. Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Informazio teknikoa behar izanez gero: tel. 948-429398; fax. 948-429384.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita zazpian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: eranskina)

Iragarkiaren kodea: A0010096