138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Hasierako onespena, UCH29T eta UCH31T unitateen xehetasun azterlanari

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen urriaren 16an, Aranguren ibarreko Hirigintzako Udal Arauetako UCH29T eta UCH31T unitateetan Inmovest Planeamientos Urbanísticos, S.L.k sustatu duen xehetasun azterlana hasiera batean onesteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoa betez, interesatu guztiek espedientea aztertzen ahalko dute, baita hari alegazioak egin ere, horretarako hamabortz eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Mutiloabeitin, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0009792