140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Datu pertsonalen fitxategia sortzea

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehenbizikoa.–Garesko Udaleko fitxategiak dira ebazpen honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Ebazpen honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen eranskinetako fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Garesen, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berria

HERRITARREN PARTAIDETZARAKO FITXATEGIA

Deskribapena

Herritarren partaidetzarako fitxategia

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Udalak herritarren partaidetzarako sustaturiko taldeetan parte hartzeko interesa daukaten toki entitateko auzokideen inskripzioa, eta dagozkion deialdiak egitea.

Ukituak

Izena emandako pertsonak.

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakia.

Bilketa egiteko euskarria

Papera.

Datuen jakinarazpena

Ez dira aurreikusi.

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen.

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili.

Toki entitatearen udal bulegoak

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

BEREIZGARRIAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Telefono finkoa eta sakelakoa

EZAUGARRI PERTSONALAK

Jaioteguna

Iragarkiaren kodea: L1608207