I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1435/2000 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren menpeko zentroetako gaixoentzako elikadura zerbitzua eta "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoko kafetegi zerbitzua 2001. urterako kontratatzeko gastua baimendu eta horretarako kontratazio-espedienteari hasiera ematen diona.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren menpeko zentroetako gaixoentzako elikadura zerbitzua eta "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoko kafetegi zerbitzua kontratatzeko, 2001. urterako. Hauek dira baldintza orokorrak:
-Kontratuaren xedea: Adimen Osasuneko Zuzendariordetzaren menpeko zentroetako gaixoentzako elikadura zerbitzua eta "San Frantzisko Xabierkoa" Zentro Psikogeriatrikoko kafetegi zerbitzua, 2001. urtean.
-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.
-Lizitazio prezioa: 150.050.000 pezeta (901.518,16 euro), BEZa barne.
-Sailkapena: III. taldea, 8. azpitaldea, D kategoria.
-Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan eta agindu teknikoenean ageri direnak.
-Proposamenak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpi egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).
-Proposamen ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatzean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean jakinaraziko da zein egunetan irekiko diren.
Administrazio klausula partikular eta teknikoen plegua lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39). Tel: 948-428800. Fax: 948-428810.
Argibide teknikorik nahi izanez gero, Tel: 948-429398. Fax: 948-429384.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita bostean.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan ageri dena: eranskina).
Iragarkiaren kodea: A0009979