III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE ARAKIL
Lizentziak ematea etenik
Uharte Arakilgo Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2000ko urriaren 20an egin osoko bilkura arruntean:
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 106. artikuluari jarraikiz, Uharte Arakilgo Udalak erabaki du:
1. Urte betez etetea lurzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak ematea, unitate hauetan:
U.O: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 18, 20, 21, 24, 25, 27, 28, 29, 30, 31, 33, 35.
U.C: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 13, 14, 23, 25, 28, 37.
U.C.H: 1, 2, 3, 5, 6, 7, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 19, 20, 21, 26, 27, 28, 35, 39, 40, 41, 42, 43, 48.
U.R: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, eraisteko lizentziak izan ezik U.R.-5ean.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta, gutienez, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratzea.
Erabaki honen kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabetez hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabetez errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabetez errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Uharte-Arakilen, bi milako urriaren hogeian. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.
Iragarkiaren kodea: A0009701