138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

Hasierako onespena, Udal Planeko aldaketari (Arau Subsidiarioak)

Sesmako Udalak Udal Planean (Planeamendurako Arau Subsidiarioak) aldaketa egitea hasiera batean onestea erabaki zuen, 2000ko urriaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, Udalaren hirigintza zerbitzuek prestaturiko dokumentazio teknikoari jarraikiz. Aldaketa horrek 4-610, 4-161, 4-611, 4-612, 4-166, 4-167 eta 4-168 lurzatuei eragiten die, haietan etenik geldituko baita lizentziak ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 106. artikuluari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 127. artikuluan 115.2 artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, egoki juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Sesman, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, José María Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: A0009699