138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ITZAGA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2000ko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa ikusirik, Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2000ko plantilla organikoa eta langileen zerrenda izenduna onetsi zituen, 2000ko ekainaren 27an egin bilkuran. Hona hemen:

-Idazkari bat, zerbitzu eginkizunetan, enplegurako eskubiderik gabe: Francisco Javier Beaumont Larequi jauna, Agoizko Udaleko idazkaria, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan ttikiena duela.

-Gizarte langile lanpostu bat, lanaldi osokoa, lan-kontratu finkoa duena: Marta Goñi Abaurrea andrea, B maila. Lanpostuko osagarria: % 22. Administrari laguntzaile izateko lanpostu huts bat, lanaldi erdikoa, lan-kontratu finkoa duena.

-Famili langileendako bortz lanpostu huts, lanaldi erdikoak, lan-kontratu finkoa dutenak. Gainerako langileak: iraupen jakineko lanak egiteko kontratatzen dira, aldi baterako lan-kontratuekin.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Agoitzen, bi milako uztailaren hogeian. Jarduneko mankomunitateburua, Mateo Equisoain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0009697