I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1348/2000 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko mantenimendu elektromedikoaren zerbitzua 2001erako kontratatzeko gastua baimentzen duena. Proposamenak aurkezteko beste epe bat irekitzea.
Nafarroako Ospitaleko mantenimendu elektromedikoaren zerbitzua 2001erako kontratatzeko dokumentazioa ematean akatsa egin denez, ebazpena berriz argitaratu eta proposamenak aurkezteko beste epe bat ireki da.
1348/2000 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko mantenimendu elektromedikoaren zerbitzua 2001erako kontratatzeko gastua baimentzen duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Ospitaleko mantenimendu elektromedikoaren zerbitzua 2001erako kontratatzeko, ondoko oinarri hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko mantenimendu elektromedikoaren zerbitzua 2001erako kontratatzea.
-Esleipen modua: lehiaketa, prozedura irekia, tramitazio arrunta.
-Lizitazio prezioa: 24.000.000 pezeta (hogeita lau milioi pezeta), 144.242,90 euro, BEZa barne.
-Enpresen sailkapena: III. taldea, 7. azpitaldea, A kategoria.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita abenduaren 11 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39 behea).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2001eko urtarrilaren 12ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).
Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura izanen dira, azter ditzaten, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39).
Iruñean, bi milako urriaren hamaikan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: a0010309