138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Fontellasko Udalak 2000ko aurrekontu arruntean aldaketak egiteko zenbait espediente onestea erabaki zuen, aurtengo urriaren 9an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente honen tramitazioa eta onespena aurrekontuak berak jendaurrean jartzeko horietaz erreklamazioak nahiz zabalkundea egiteko diren tramite eta baldintza beren ariora egin behar dira. Hortaz, lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da, hamabortz egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean agertu eta biharamunetik, interesatu edo bizilagunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da aitzineko lerroaldean jendaurrean egoteko aipatu epea iraganik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Fontellasen, bi milako urriaren hogeian. Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: A0009693