III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
T U T E R A
Obrak esleiturik
Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruko ekainaren Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udalak 2000ko irailaren 29ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:
Xedea: "2000. urteko zenbait obra" enkante bitartez, prozedura irekiaz eta tramitazio arruntaren bidez kontratatzea. Honako hauek dira obrak:
1. Barillas kaleko 4. zenbakian, biltegiak eraistea, eta ondoren hor geratzen den kalea urbanizatu eta Santiago Fernández Portolés kalearekin lotzea.
2. Biribilgunea berritzea, Glorieta Merindad de Estellan, Cuesta de Loreton.
3. Cuesta de Loreton erdibitzailea eraikitzea, Díaz Bravo kaleko biribilgunetik Santiago Fernández Portolés kalearen parera arte.
4. Zenbait obra Paseo del Queilesen, hala nola, pasealekuaren erdialdean zoladura aldatzea, adokinak paratuz; pergolaren aldean pabesa jartzea, bururen buruko bankua dagoen gunea euritik babesteko diren 6 baotan.
5. Gidarien pista asfaltatzea eta seinalatzea, Tutera-Tarazona errepidean.
6. Komunitatearen espaloia zolatzea, Juan Salvatierra Puertas kalean.
7. Camino San Marcialen hondatuta dagoen luzetarako marra bat asfaltatzea.
Esleipenaren prezioa: 32.719.013 pezeta (196.645,23 euro).
Esleipen hartzailea: U.T.E., Hormigones Asfálticos de la Ribera eta Construcciones S. Calvo, S.A.
Obrak egiteko epea: hiru hilabete.
Tuteran, bi milako urriaren hamaikan. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: A0009638