138. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Obra esleiturik

Azkoiengo Udalak honako kontratu hau esleitu zuen 2000ko irailaren 27ko osoko bilkuran:

Xedea: El Escopar industrialdea urbanizatzeko 2. faseko obretarako proiektua prestatzea eta zuzendaritza lanak egitea.

Prozedura: lehiaketa.

Zenbatekoa: 23.500.000 pezeta.

Lanak egiteko epea: 90 egun.

Aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/98 Foru Legearen 97.3 artikuluan xedatutakoa betez.

Azkoienen, bi milako urriaren hamahiruan. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0009637