III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Jakinarazpen ediktua
Udalak 2000ko ekainaren 1eko osoko bilkuran hartu erabakia (21/CP) jakinarazterik izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoak diren gainerako legeetan xedatutakoa betetzeko. Media Luna parkean dagoen udal lokala taberna-kafetegitako erabiltzeko kudeaketa, kontzesio administratiboaren bidez, esleitzeari buruzkoa zen erabaki hori.
"Ikusirik Media Luna parkean dagoen udal lokala taberna-kafetegitako erabiltzeko kudeaketa, kontzesio administratiboaren bidez, esleitzeko eratu den Kontratazio Mahaiaren akta, honako hau erabaki da:
1.-Hermanos Sagüés Lacasa, S.L.ri esleitzea Media Luna parkean dagoen udal lokalaren kudeaketa, taberna-kafetegitako erabiltzeko.
Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat jartzen ahalko da, aukeran:
Berraztertzeko errekursoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo bestela,
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Iruñean, bi milako urriaren hamahiruan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0009634