137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

DEIALDIA. Nafarroako Parlamentuko Liburutegirako liburutegiaren kudeaketa integralerako sistema informatikoa (software) eskuratzeko lehiaketa publikorako deialdia.

Parlamentuko Mahaiak, 2000ko urriaren 23an egindako bilkuran, Nafarroako Parlamentuko Liburutegirako liburutegiaren kudeaketa integralerako sistema informatikoa (software) eskuratzeko lehiaketa publikorako deialdia egitea erabakia zuen. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Parlamentuko Liburutegirako liburutegiaren kudeaketa integralerako sistema informatikoa (software) eskuratzea.

Adjudikazio modua eta prozedura: lehiaketa, prozedura irekia.

Aurkezteko gehieneko epea: 20 egun natural.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 8.000.000 pezeta, hau da, 48.080,97 euro (BEZa barne).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan agertzen direnak. Aurkeztutako agiriek jatorrizkoak edo notarioak edo administrazioak konpultsatutakoak izan beharko dute.

Proposamenak aurkezteko tokia eta eguna: Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturaleko eguerdiko hamabiak baino lehen. Epe horren azken eguna baliorik gabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea. Epea larunbatarekin amaitzen bada, hurrengo astelehenera arte luzatuko da.

Proposamen teknikoak eta ekonomikoak irekitzea: hamabietan, Nafarroako Parlamentuko egoitzetan (Arrieta kalea-12, 31002 Iruña). Proposamenak noiz irekiko diren Parlamentuko iragarki oholean argitaratuko da, gutxienez 48 ordu arinago.

Administrazio klausulen eta preskripzio teknikoen pleguak: lizitatzaileen eskura daude Nafarroako Parlamentuko Erregistro Orokorrean (Arrieta kalea-12, 31002 Iruña; telefonoa: 948-209209; faxa: 948-228444) edo internet bidez, Parlamentuaren web orrian (www.parlamento-navarra.es).

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hamarrean.-Jarduneko lehendakaria: Amelia Salanueva Murguialday

Iragarkiaren kodea: A0010235