III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
V A L T I E R R A
Jarduera sailkatua
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: Juan Carlos García González. Jarduera: untxi ustiategia (handitzea). Tokia: abeltzaintzako poligonoa.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Valtierran, bi milako urriaren hogeita bortzean. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: A0009988