III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
D E I K A Z T E L U
Deikazteluko udal kiroldegiko instalazioen ustiapena eta mantenimendua esleitzeko lehiaketa
Xedea: lehiaketaren xedea da Deikazteluko udal kiroldegiko instalazioen ustiapena eta mantenimendua, instalazioak honako hauek baitira: kirol pista, bertako aldagelak eta kiroldegiko taberna.
Lanak kontrata bidez betetzeko aurrekontua: 480.000 pezeta urtean (edo kopuru horren baliokidea eurotan), eta urtero berrikusiko da, KPIren aldaketaren arabera.
Kontratuaren iraunaldia: 10 urte, eta epea luzatzeko aukera izanen da.
Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.
Espedientearen tramitazioa: presakoa.
Proposamenen aurkezpena: 13 eguneko epea egonen da proposamenak aurkezteko, lehiaketaren iragarkia agertu eta biharamunetik hasita.
Proposamen ekonomikoak noiz irekiko: eskaintzak aurkezteko epearen azken egunaren biharamunetik hasita, bosgarren egun naturalean. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean eginen da ekitaldia.
Deikaztelun, bi milako azaroaren bian. Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.
Iragarkiaren kodea: A0010196