III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
S A R T A G U D A
Ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onespena
Sartagudako Udalak, 2000ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du:
1.-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, hasiera batean onestea artikulu hauetako aldaketak: 6. b) Etxean erabiltzeko hornidura: kuota finkoa, eta 6. c) Industrian erabiltzeko edo ureztatzeko: kuota finkoa.
2.-Estolderiaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean, hasiera batean onestea artikulu hauetako aldaketak: 7.2.a) Etxebizitzak: estolderia, eta 7.2.b) Erabilera bakarra etxebizitza izatea ez duten finka eta lokalak: estolderia.
3.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren bertze hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskalean, hasiera batean onestea artikulu hauetako aldaketak: 2.-Zergagaia eta 4.-Tarifak.
Jendaurreko epea bukaturik, alegaziorik ez bada, aldaketak behin betikoz onetsi direla ulertuko da.
Sartagudan, bi milako urriaren hogeita zazpian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.
Iragarkiaren kodea: A0010115