137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A R T A G U D A

2001eko ehunekoak eta karga-tasak

Sartagudako Udalak, 2000ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, ondoko erabakia hartu du:

Ondoko zergetako ehunekoak eta karga-tasak onestea, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute:

-Hirilurren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,34; landalurren gainekoa: ehuneko 0,80.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2,5.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak eta tasak, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Erabaki honen aurka, ondoko errekurtso hauetatik bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailean, bi hilabeteko epearen barnean erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazioko Auzitegian, hilabeteko epearen barnean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

Sartagudan, bi milako urriaren hogeita zazpian. Alkatea, José Ignacio Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0010114