137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AGUILAR KODESKOA

2001erako karga-tasak

Aguilar Kodesko Batzorde Kudeatzaileak 20001ean indarra izanen duten zerga tasak hasiera batean onestea erabaki zuen, 2000ko urriaren 16an egin bilkuran:

a) Hirilurren gaineko kontribuzioa: % 0,30.

b) Landalurren gaineko kontribuzioa: % 0,50.

c) Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea, tarifaren gainean.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 5.

e) Lurren balio igoeraren gaineko zerga: aplikatu beharreko koefizientea: % 2,2 izanen da; karga-tasa: % 8.

Erabaki honek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetakoren bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin edo erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Sailean, bi hilabeteko epearen barnean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa ,Nafarroako Administrazioko Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epearen barnean, ebazpen hau jakinarazten den egunetik hasita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Aguilar Kodeskoan, bi milako urriaren hogeita hiruan. Batzordeburua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A0010112