137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R A U L G O I T I

Oihan aprobetxamendua, enkante publikoan

Udal honek, behar bezala baimendua, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-1.540 pago, 1.985 metro kubiko zur egiten dutenak, Urraulgoitiko Udalarenak. Hasierako prezioa: 19.617.500 pezeta.

Enkantean parte hartu ahal izateko, nahitaez enpresaren sailkapen agiria aurkeztu behar da, baita udal diruzaintzan aprobetxamenduaren zenbatekoaren % 2 utzi izanaren egiaztagiria ere.

Proposamenak, iragarki honen amaierako ereduaren arabera beteak, Urraulgoitiko Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, Irurozkin, 2000ko azaroaren 24ko hamabiak baino lehen. Pleguak ordu laurden geroago irekiko dira, leku berean.

Lehenbiziko enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarrena eginen da hasierako prezioa baino % 10 merkeago, pleguak aurkezteko epea azaroaren 28ko eguerdiko hamabietan amaitu eta ordu laurden geroago irekiko direlarik, toki berean. Bigarren enkantea ere eman gabe gelditzen bada, hirugarrena eginen da % 20 merkeago, pleguak aurkezteko epea abenduaren 1eko eguerdiko hamabietan amaitu eta ordu laurden geroago irekiko direlarik, toki berean.

Baldintzak Urraulgoitiko Balleko Etxean daude ikusgai, Irurozkin (Urraulgoiti).

Urraulgoitin, bi milako urriaren hogeita zazpian. Alkatea, Martín Iriarte Vizcay.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ...................., bizilekua: .................., N.A.N. zenbakia: ..........

Enkantea argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL zenbakia: .......

Lote bakarraren truke diru hau eskaintzen dut: ............ (letraz eta zenbakiz) ..............

Enkantea eta aprobetxamendua arautzen dituzten baldintzei hertsiki lotzen natzaie.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0010110