137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Automobil bat errentan eskuratzeko kontratazioa

Gobernu Batzordearen 2000ko urriaren 27ko erabakiaren bidez, automobil bat errentan hartzeko kontratazioari buruzko espedientea onetsi zen. Prozedura irekia izanen da eta adjudikazioa, berriz, lehiaketa bidezkoa.

Errentamendua 4 urterako izanen da.

Errentamenduaren 48 hileko kuoten prezioa gehienez ere 5.280.000 pezetakoa (31.733,44 euro) izanen da, eta erosteko aukeraren prezioa, aldiz, 1.500.000 pezetakoa (9.015,18 euro).

Kontratazio espedientea arrunta da; prozedura, irekia; eta adjudikazioa, lehiaketa bidezkoa.

Utzi beharreko behin-behineko fidantza: 105.600 pezeta (634,67 euro).

Proposamenak Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasi eta 26 egun naturaleko epean, eta jendea hartzeko orduetan (goizeko bederatzietatik ordu bat eta erdiak arte).

Baldintzen plegua Ekonomia eta Ogasun Azpialorreko kontratazio bulegoetan biltzen ahal da, Udaletxeko hirugarren solairuan.

Tuteran, bi milako urriaren hogeita zazpian. Ekonomia, Ogasun eta Kontratazio Alorreko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0010109