I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1401/2000 EBAZPENA, urriaren 20koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2001. urterako, Nafarroako Ospitalea pintatzeko gastua baimentzen duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Ospitalea pintatzeko, 2001. urterako, honako baldintza hauen arabera:
-Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalea pintatzea, 2001. urterako.
-Esleitzeko era: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
-Lizitazio prezioa: 7.250.000 (zazpi milioi berrehun eta berrogeita hamar mila) pezeta, 43.573,38 euro, BEZa barne.
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.
-Proposamenen aurkezpena: 2000ko abenduaren 11 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean (Irunlarrea kalea, 39).
-Agiriak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2000ko abenduaren 22ko 13:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, behea).
Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen plegua lizitatzaileen eskura izanen da, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, behea).
Iruñean, bi milako abenduaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0010185