137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

EZKA-ZARAITZUKO HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Hornidurarako lehiaketa

Xedea: kontratuaren xedea edukiontziz hornitzea da, paper bilketako zerbitzurako.

Adjudikaziorako modua eta prozedura: kontratua lehiaketa publiko eta prozedura irekiaren bidez adjudikatuko da.

Hasierako prezioa: kontratuaren aurrekontua, lehiaketarako hasierako prezioa izanen dena, 2.800.000 pezetakoa da, B.E.Z. barne.

Proposamenak aurkezteko epea: proposamena Mankomunitatearen egoitzan aurkeztu behar da, 10:00etatik 13:30etara, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 26 egun naturaleko epearen barrenean.

Baldintzen plegua ikusi nahi duenak jo dezake Nabaskozeko Idazkaritzara edo Gonzalo liburutegira, Pedro I.a kalea, 10, 948 273059 telefonoa.

Nabaskozen, bi milako azaroaren bian. Mankomunitateburua, Cruz M. Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: A0010108