137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Tuterako argiteria publikoaren artatze eta mantenimendu lanak kontratatzeko lehiaketa

Udalak 2000ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, izenburuan aipatu lehiaketaren bidezko kontratazioa eta baldintzen plegua onetsi ziren.

Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek beren eskaintzak erregistro orokorrean aurkeztu beharko dituzte (jendea hartzeko orduetan, 9:00etatik 13:30etara). Horretarako 26 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Lehiaketaren gehieneko prezioa, BEZa barne, 27.000.000 pezetakoa da (162.273,27 euro). Parte hartzeko interesa dutenek 540.000 pezetako (3.245,47 euro) behin-behineko fidantza jarri beharko dute.

Baldintzen plegua Ekonomia eta Ogasun Azpialorreko Kontratazio bulegoetan biltzen ahal da, Herriko Etxeko 3. solairuan.

Tuteran, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Ekonomia, Ogasun eta Kontratazio Alorreko zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0010107