137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M A R T Z I L L A

Lehiaketa publikoa Martzillako A.S.etako 5, 6, 7 eta 9. exekuzio unitateak urbanizatzeko obrak kontratatzeko

Martzillako Udalak 2000ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, Martzillako Arau Subsidiarioetako 5, 6, 7 eta 9. exekuzio unitateak urbanizatzeko obrak esleitzeko prozedura abiaraztea erabaki zen, baita kontratazioa nahiz lanak arautuko dituzten klausula administratibo eta partikularren plegua onestea ere. Obrak esleitzeko, prozedura irekia erabiliko da, lehiaketa bidezkoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia paratuko delarik.

Xedea eta aurrekontua: Martzillako A.S.etako 5, 6, 7 eta 9. exekuzio unitateak urbanizatzeko obrak kontratatzea, ondotik zehazten diren lote eta aurrekontu hauen arabera (BEZa aurrekontuen barnean doa):

1. lotea: 5. unitatea urbanizatzeko proiektua: 18.098.209 pezeta.

2. lotea: 6. unitatea urbanizatzeko proiektua: 14.163.443 pezeta.

3. lotea: 7. unitatea urbanizatzeko proiektua: 10.112.604 pezeta.

4. lotea: 9. unitatea urbanizatzeko proiektua: 14.163.443 pezeta.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan zehazten dira. Plegua interesatuen eskura dago.

Behin-behineko fidantza: kontrataren hasierako aurrekontu osoaren %2.

Lanak egiteko epea: 4 hilabete, zuinketaren akta sinatzen denetik hasita.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Martzillako udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 26 egun naturaleko epean.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko jendaurreko ekitaldia: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 14:00etan.

Klausula administratibo eta partikularren plegua interesatuen eskura dago Martzillako udal bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 11:30etatik 14:00etara.

Martzillan, bi milako urriaren hamahiruan. Alkate udalburua, Félix Ascasso García.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ......................., helbidea .............., N.A.N. zk. ..........., Honako hau ordezkatuz eta haren izenean ........................., Martzillako A.S.etako 5, 6, 7 eta 9. exekuzio unitateak urbanizatzeko lanak burutzeko eta obra kontratuaren lizitaziorako proiektua nahiz klausula administratibo eta partikularren plegua ezagutzen ditut eta lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta .......... pezetaren aldera (BEZaren %16 barne), hau da, hasierako aurrekontua baino ......... merkeago, (............. pezeta merkeago).

Martzillan, 2000ko ............aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0010106