137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Birzatiketa proiektuaren hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 27ko 48/2000 zk.ko Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1. poligonoko 346. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Francisco Xabier Garraus arkitektoak prestatua eta Francisco Juanena Iribarren jaunak, lurzati horretako jabekideak ordezkatuz, sustatua. Xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

Lehendabizikoa.-Lurzoru Urbanizagarri Antolatuan den 1. poligonoko 346. lurzatia borondatez birzatitzeko proiektua, Francisco Xabier Garraus Esparza arkitekto jaunak prestatua, hasiera batez onestea. Birzatitzeko proposamena eskritura publikoan jaso beharko da, gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Hirigintza Kudeatzeko Erregelamenduaren 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bigarrena.-Iragarki hau jendaurrean paratzea hamabost egunez, zein Nafarroako Aldizkari Ofizialean, zein Udalaren iragarki oholean, zein Diario de Navarra egunkarian.

Hirugarrena.-Hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, iragarkia jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Laugarrena.-Entzunaldia ematea Francisco Juanena Iribarren jaunari, bera baita jabeen ordezkaria. Idazkariak izapidatuko du espedientea.

Aditzera ematen da, Hirigintza Kudeatzeko Erregelamenduaren 108. artikuluan eta uztailaren 4ko 10/1994 Legearen 169.ean agindutakoa betez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta hamabost egunez udal idazkaritzan aztertu eta egoki juzkatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, iragarkia jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkezten ez bada.

Erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat jartzen ahal da: zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bakoitzak dituen ahalmenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 801 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Donezteben, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: A0010090