III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
B A R A Ñ A I N
Deialdia, Barañaingo Udaleko administrari-ofizialendako bilanpostu lekualdaketa lehiaketa bidez betetzeko
Gobernu Batzordeak hilaren 11n egin bilkuran harturiko erabakiaren ondorioz onetsi da ondotik ematen den deialdia, Barañaingo Udaleko administrari-ofizialendako bilanpostu lekualdaketa lehiaketa bidez betetzeko.
1.-Xedea.
Deialdia iragartzen da, Barañaingo Udaleko administrari-ofizialendako bilanpostu lekualdaketa lehiaketa bidez betetzeko, Langileria alorrean eta Ekonomi eta Ogasun alorrean.
Lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, deialdiaren 11. oinarrian aipatzen baita, aurreko lanpostuen ordez zilegi izanen da jartzea lekualdatze lehiaketa hau ebatzi baino lehen ukitutako alorretan barne mugigarritasunerako egiten diren prozeduretan hutsik gelditzen direnak.
2.-Lanpostuak gehitzea.
Deialdi honen xede den lanpostu kopurua handitzen ahalko da, hutsik daudenak bete arte, epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuazioaren araberakoa, organo dei-egileari igortzen dion egunean.
Lehiaketa honetan postu hauek beteko dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta -hala bada- aurreko lerroaldeak aipatzen duen gehikuntzaren ondoriozkoak, bai eta lehiaketan bertze lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak ere.
Lehiaketan lanpostua lortutako izangaien izendapena eta deialdiko lanpostuen izenarekin bat ez datozenean, izendapenak azken horien izena hartuko du, lanpostu berriaren jabetza hartzen denean. Orobat, lehiaketaren ondorioz lanpostuak hutsik geratu eta berriro lehiatzaileei eskaintzen bazaizkie, haien izena ere aldatu eginen da.
3.-Kasurako araudia.
Lekualdatze lehiaketa hau, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 33. artikuluak, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko II. kapituluak eta indarra duten gainerako lege xedapenek xedatzen dutenari lotuko zaio.
4.-Betebeharrak.
Lege indardunek agintzen dutenez, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi duten izangaiek hurrengo baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta bai lekualdatze lehiaketaren prozedura guztian ere, lanpostuen jabetza hartu arte:
a) Barañaingo Udalaren langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) C maila edo taldekoa izatea.
c) Administrari-ofizialen lanpostu baterako izendatua izana.
d) Jatorrizko destinoan jardunean urtebete egin izana, bere jabetzako lanpostuan.
5.-Lansariak.
Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek agindu bezalako lansariak jasoko dituzte.
6.-Eskabidea aurkezteko epea eta lekua.
Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek behar den eskabidea aurkeztu beharko dute Barañaingo Udalaren erregistro orokorrean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabortz egun naturaletan.
Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio eta haietan izangaiek adierazi beharko dute, kasu bakoitzean, baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, behar bezala kautotuak.
7.-Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaletan baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta akatsik baldin badago zuzendu. Epe horretan eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko, eta ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta erreklamazioak ebatzitakoan, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.
8.-Epaimahaiaren osaketa.
5.1. Epaimahaia ondokoek osatuko dute:
Mahaiburua: Joaquín Olloqui Osés jauna, Barañaingo Udaleko alkatea.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
-Mahaikideak:
1. David Iriarte Aguirre jauna, Barañaingo Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
2. Barañaingo Udaleko langileen ordzkari bat.
Ordezkoa: idem.
9.-Merezimenduen kalifikazioa.
Epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak kalifikatu eta puntuatuko ditu, deialdi honen eranskineko baremoaren arabera. Gehienez ere 40 puntu emanen dira.
Merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatu beharko dira, izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.
Epaimahaiak ez du kontuan hartuko agiri bidez alegatu edo frogatu gabeko merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzari dagokion baino handiagoko puntuaziorik.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu dituzten merezimenduen gainean.
Lehiatzaileen puntuazioetan berdinketa gertatzen bada, antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiatzaile zaharrenaren alde ebatziko da.
Lehiaketako merezimenduak kalifikatu ondotik, epaimahaiak agertuko ditu lehiatzaileek izandako puntuazioak Barañaingo Udalaren iragarki oholean eta bortz eguneko epea irekiko du interesatuek balorazio horri buruz beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten.
Epaimahaiak etorri zaizkion erreklamazioak ebatziko ditu eta gero parte hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Barañaingo Udalaren iragarki oholean.
10.-Izangaien zerrenda, izandako puntuazioaren araberakoa.
Epaimahaiak, proba guztiak puntuatutakoan, lehiatzaileek izan duten puntuazioaren araberako izangai zerrenda igorriko dio Barañaingo alkateari, hark behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzearen gainean.
11.-Lanpostu hutsak hautatzea.
Lehiatzaileek lanpostu hutsak hautatzen ahalko dituzte izan duten puntuazioaren arabera, Barañaingo Udaleko alkateak hartarako deituko duen egintzan.
Behar bezala frogaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanposturik hautatzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostuetan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
12.-Esleipena eta jabetza hartzea.
Alkateak, behar den dekretuaren bidez, izangaiei dagozkien lanpostuak esleituko ditu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.
Lehiatzaileek, esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaletan hartu beharko dituzte esleitutako lanpostuak, deialdia egin duen organoak ebazpenean jabetza hartzeko egunik finkatzen ez badu.
13.-Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra eta haren oinarri eta egintzen kontra errekurtso hauek paratzen ahal dira:
1.-Berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazpenaren ondoko hilabetean eta aukeran, deialdia egin duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua); horren ondorioz, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ezin izanen da ez gora jotzeko errekurtsoa ez administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurreko hori ebatzi edo ustez atzera bota arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurka ezin berriz errekurtso hori bera paratu.
2.-Gora jotzekoa, jakinarapenetik hilabeteko epean eta Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Errekurtso hau aurkezten bada, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, gora jotzekoa espreski ebatzi edo ustez atzera bota arte.
3.-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazpenaren biharamunetik bi hilabeteko epean, jurisdikzio horretan eskudun den organoari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Eskaria, administrari-ofizialendako bi lanpostu lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko, Langileriaren alorrerako eta Ekonomi eta Ogasun alorrerako. Deialdia zenbaki honetako .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, data honetan: ......
1.-Norberaren datuak:
Izen-deiturak:
Non eta noiz jaioa: .........................
NANa: .......................
Helbidea:
P.K.: .......................
2.-Datu administratiboak:
Barañaingo Udalean sartu zeneko data:
Zein lanpostutarako izendatua dagoen:
Oraingo destinoa:
Lanpostua:
3.-Sinatzaileak aditzera ematen du eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen dituela.
4.-Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak, eskabidearekin batera aurkeztuak.
Barañainen, bi milako urriaren hamaikan.
(Sinadura)
II. ERANSKINA
Merezimenduak baloratzeko baremoa
1.-Administrazioan egindako zerbitzuak: gehienez ere 30 puntu.
A) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, langile finko gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo gisako batean: puntu 1 urte bakoitzeko.
B) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen den lanpostu berean edo gisako batean: 0,75 puntu urte bakoitzeko.
C) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, langile finko gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean: 0,25 puntu urte bakoitzeko.
D) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, aldi baterako langile gisa, deialdikoa ez bezalako lanpostu batean.
Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.
2.-Titulu akdemikoak: gehienez ere 5 puntu.
A) Doktore graduagatik: 5 puntu.
B) Goi mailako tituluagatik: 4 puntu.
C) Erdi mailako tituluagatik: 3 puntu.
3.-Irakaskuntza eta ikerketa: gehienez ere 5 puntu.
A) Deialdi publiko nahiz pribatuko prestakuntza ekitaldietan parte hartzeak 0,20 puntuko balorazioa izanen du kreditu akademiko bakoitzeko (10 ikastordu), betiere deialdiko lanpostuarekin ikustekorik badu.
B) Irakasle gisara prestakuntza ekitaldiak antolatu edota haietan parte hartu izanak puntu 1eko balorazioa izanen du gehienez, haien iraupenaren ariora epaimahaiak baloratu beharrekoa.
Barañainen, bi milako urriaren hamazazpian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: B0009642