137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

536/2000 EBAZPENA, urriaren 27koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana, Cascanteko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako administrazio klausula partikularren plegua onesten duena. Gehienezko gastua 7.000.000 pezetakoa.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Cascanteko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzeko kontrataziorako.

-Xedea: Cascanteko Liburutegi Publikoko altzariak erosi eta paratzea.

-Aurrekontua: 7.000.000 pezetakoa. Lehiatzaileek bidezkotzat jotzen duten hobekuntza proposatzen ahalko dute.

-Kontratazio mota: Lehiaketa irekia, presako izapidaketa.

-Proposamenen aurkezpena: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30a arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, Iruña) edo Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo k., z.g., Iruña).

-Agiriak: Administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamen ekonomikoak irekitzea: Jendaurrean irekiko dira, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12), proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hirugarren egun balioduneko eguerdiko 12:00etan.

Lehiaketa arautuko duten administrazio klausulen eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Kultura Zuzendaritza Nagusian, Liburutegi Sarean (Iruñeko Ansoleaga kalea, 12).

Iruñean, bi milako urriaren hogeita zazpian.-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0010148