137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Orubeen gaineko ordenantza

Cintruenigoko Udalak, 2000ko urriaren 5ean egin bilkura arruntean, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

Indarrik gabe uzten da orubeen gaineko ordenantza:

Udalburutzak ematen du irailaren 28ko Ogasun Batzordearen txostenaren berri. Hartan, aho batez onetsirik, erabaki zen Udalbatza honi proposatzea zehapena jar zekien beren orubeak garbitu ez zituzten jabeei eta indarrik gabe utz zedin, urtebetez, orubeak ixteko obligazioa.

Udalbatzak, gehiengo absolutuaren bidez, erabaki du:

1.-Indarrik gabe uztea Eraikinak eta orubeak artatzeko jabeek dituzten eginkizunei buruzko ordenantzako 5. artikulua, urtebetez, egun honetatik aurrera.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatuek jakin dezaten.

Cintruenigon, bi milako urriaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0009628