III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Z E N B O R A I N
Transakzio hitzarmena
Zenboraingo Kontzejuak, 2000ko urriaren 17an eginiko bilkura irekian, erabaki zuen hasiera batez onestea herri ondasunak berreskuratzearen gaineko transakzio hitzarmena. Izanez ere, herri ondasunei buruzko eskrituretan aipatzen diren eskubideak bat ez datozenez partikularren eskrituretan ageri direnekin, partikular horiek uko egiten diete eskubideei, eta horren truke aitortzen da jabetza partikularrekoak direla herrilurretan luberrituriko terrenoak, haien ondasunetatik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren biko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, hitzarmena jendaurrean egonen da hilabetez, Kontzejuko idazkaritzan, behar diren ondorioak izan ditzan.
Epe horren barrenean alegaziorik aurkezten ez bada, hitzarmena behin betikoz onetsitzat joko da, eta iragarki honek balioko du haren laburpenaren argitalpen gisa.
Zenborainen (Untzitibar), bi milako urriaren hemezortzian. Kontzejuburua, Alfredo Mendiburu Esparza.
Iragarkiaren kodea: A0009626