137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin hartzeko deialdia

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Oposizio-lehiaketa bidez Eguesibarko Udalarendako administrari laguntzaile bat hartzea da deialdi honen helburua.

1.2. Gainera, aprobatuen zerrendarekin bertze zerrenda bat osatuko da, Eguesibarko Udalak erabili ahal izanen duena behin-behineko langileen kontrataziorako, puntuazioaren orden hertsian.

1.3. Deialdi honen arabera izendaturik gertatzen den eta 3 hilabeteko froga epea gainditzen duen izangaia lan-kontratudun finko bilakatuko da.

1.4. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilean eta 1984ko uztailaren 4ko Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduan ezarritako D mailari dagozkion lansariak izanen ditu lanpostuak.

1.5. Lanaldiaren antolaketa zerbitzuen beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusia eta Europako Batasuneko edozein estatutako herritarra izatea.

b) Gutienez Eskola Graduatuaren titulua nahiz Lanbide Heziketako lehen mailakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

2.2. Aurreko baldintzak probak gainditu eta lanpostua eskuratzen duen izangaiak egiaztatu beharko ditu, deialdi honen 7. oinarrian aipatzen den epean eta moduan, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, bai eta hautapen prozeduran zehar eta izendapena egiten den arte ere.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Eguesibarko Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 30 egun naturaleko epean.

Eskabide horiek deialdi honetako I. eranskinean argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu, eta horiei erantsi beharko zaizkie lehiaketaldian baliatu nahi diren merezimenduen ziurtagiri jatorrizkoak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman ondoko 10 egun baliodunen barrenean erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, okerrik izanez gero, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazio epea iragan eta behin haiek ebatzita daudela, udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Ernesto Kahle Olaso jauna.

Ordezkoa: Sabino María Felipe Iriarte Huarte jauna.

Mahaikidea: Ignacio Gallipienzo Jiménez jauna.

Ordezkoa: Miguel Angel Torres Torres jauna.

Mahaikidea: María Angeles Pascal Cabodevilla andrea.

Ordezkoa: José María Senosiáin Ibáñez jauna.

Mahaikidea: Enrique Izu Aizcorbe jauna.

Ordezkoa: Alfonso Etxeberria Goñi jauna.

Mahaikidea, langileen ordezkaria: Jesús Marco del Rincón jauna.

Ordezkoa: Natalia Ruiz Villanueva andrea.

Idazkaria: Eguesibarko Udaleko idazkaria, hizpidea duela baina botorik gabe.

Ordezkoa: bertze udal bateko idazkari bat.

5.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da, eta modu baliozkoan eratu ahal izateko eta jarduteko, kideen erabateko gehiengoa bederen beharko du.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen aferak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietara edo batzuetara bakarrik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta horietan baino ez dute lagunduko epaimahaia.

6. oinarria.-Oposizio-lehiaketaren hasiera eta garapena.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean finkatuko da probak zein tokitan, egunetan eta ordutan hasiko diren.

6.1. Lehiaketa nola eginen:

4.3. puntuak dioen tokian, egunean eta orduan epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, ondoko baremoari jarraikiz:

6.1.1. Esperientzia:

Edozein administrazio publikotan deialdiko postuaren gisako lanetan aritzeagatik: puntu 1 urteko.

Deialdiko lanpostuarekin ikusteko duten lanetan aritzeagatik administrazio publikoa ez den edozein enpresatan, 0,8 puntu.

Aurreko bi ataletan aurreikusitako merezimenduak zenbatzeko, lehiakideak lan egin zuen enpresaren edo administrazio publikoen ziurtagiriez egiaztatuko direnak, kontuan izanen dira bai lan araubidean, aldi baterako edo finko moduan, bai administrazio araubidean, bitarteko gisa nahiz jabetzan egindako zerbitzuak. Atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzuak aldi berean egin badira, aldi horretan kontuan hartuko dira bakar-bakarrik punturik gehien ematen duten zerbitzuak.

Egiaztaturiko esperientzia denborak urtebetea osatzen ez duenean, dagokion proportzionaltasuna aterako da.

Aurreko hiru atalen batura ezin izanen da 11 puntu baino gehiagokoa izan.

6.1.2. Prestakuntza ikastaroak:

d) Eskainitako lanpostuarekin ikusteko duten eta behar den bezala egiaztaturiko prestakuntza ikastaroak, hurrengo irizpidearekin baloratuko dira:

-20 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,8 puntu ikastaroko.

-20 ordu baino gutiagoko eta 10 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 0,5 puntu ikastaroko.

Ikastaro guztien batura ezin izanen da 4 puntu baino gehiagokoa izan.

Deialdian eskatuez bertzeko titulazioak: puntu 1 gehienez.

e) Epaimahaiak Herriko Etxeko ediktu oholean argitaratuko ditu lehiaketaren puntuak eta baita oposizioa hasteko tokia, data eta ordua ere. Iragarki hau, gutienez oposizioaren hasiera baino 48 ordu lehenago eginen da.

6.2. Oposizioak hurrengo ariketak izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa. lau proba hauek izanen ditu:

a) Mekanografia: proba hori egiteko izangai bakoitzak ekarriko duen idazmakina mekanikoa erabiliko du eta abiadura, akatsik eza eta ariketaren aurkezpena baloratuko dira, aurretik ezarririk dauden irizpide objektiboen arabera; 250 sakaldi minutuko abiadurari dagokion puntuazioa erdiesten ez dutenak bazterturik geldituko dira.

II. eranskinean xehetasun gehiago ezartzen dira proba honetaz.

Epaimahaiak proba honen helburu den testua transkribatzeko erari dagozkion betebehar zenbait ezarriko ditu.

b) Ortografia: proba hau egiteko ezin izanen da hiztegirik erabili.

c) Matematika: oinarrizko lau erregeletan, zatikietan, hiruko erregela bakunean zein konposatuan eta korrituaren erregelan oinarrituriko buruketak egin beharko dira. Proba hori egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili.

Proba horiek hasi baino lehenago, epaimahaiak zehaztuko du b) eta c) proben gehieneko iraupena.

Bigarren ariketa:

a) Teorikoa: deialdiko III. eranskinaren programako gaiei buruzko zenbait galdera labur edo test bat idatziz erantzun beharko dituzte, iraupena ordubetekoa izanik.

b) Praktikoa: bi agiri edo gehiago (ofizioak, alkatetzaren dekretuak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, etab.) prestatu beharko dituzte, hau da, toki entitate batean administrari laguntzaile batek prestatzen ohi dituenak.

Epaimahaiaren esku izanen da proba praktiko bakoitza idatziz eta/edo ahoz egitea. Dokumentua eskuz eginen da.

Proba honetan alderdi gramatikalak nahiz agiriaren aurkezpena baloratuko dira, eta proba ahoz egiten bada, epaimahaiak ematen dituen datuak behar bezala jasotzea ere bai.

Hirugarren ariketa:

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologi Zerbitzuak eginiko probak, Eguesibarko Udalari zerbitzurik hoberena bermatzeko gaitasun pertsonala eta lanpostuarekiko edo lanpostu mailarekiko egokitzapena aztertzeko.

Laugarren ariketa:

Euskara.-Aukerakoa eta baztergarria ez dena.

Proba honen bidez euskararen ezagutza idatzia eta ahozkoa egiaztatuko da. Epaimahaiak teknikari gaituen laguntza jasoko du balorazioa egiteko.

Elkarrizketa: izangaiek elkarrizketa eginen dute epaimahaiarekin, egin beharreko lanaren gai orokorrez.

-Puntuazioak:

6.3. Oposizioaldiko ariketek gehienez ere 80 puntu balioko dute; ariketen arabera, honelaxe banatuko dira:

Lehen ariketa: (33)

a) Mekanografia: 0tik 20 puntu bitarte, II. eranskinaren arabera emanen dira puntuak eta 250 sakaldi minutuko erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

b) Ortografia: 0tik 8 puntu bitarte. Gainditzeko gutienez 4 puntu atera beharko dira.

c) Matematika: 0tik 5 puntu bitarte. Gainditzeko gutienez 3 puntu atera beharko dira.

Bigarren ariketa: (30)

0tik 30 puntu bitarte. 15 puntu erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

a) Proba teorikoa. 0tik 15 puntura. 7 puntu erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

b) Proba praktikoa. 0tik 15 puntura. 7 puntu erdiesten ez dituztenak baztertutik geldituko dira.

Hirugarren ariketa: (4)

Proba psikoteknikoak: 0tik 4 puntura. 2 puntu erdiesten ez dituztenak bazterturik geldituko dira.

Laugarren ariketa:

Euskara: (5)

Aukerako proba eta ez baztergarria: 0tik 5 puntura.

Elkarrizketa. (8)

Proba ez baztergarria: 0tik 8 puntura.

Oposizioko ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira, euskara proba eta elkarrizketa izan ezik, eta bazterturik geldituko dira horietako bakoitzari dagokion gutieneko puntuazioa erdiesten ez duten oposiziogileak; hortik aitzina epaimahaiak ez dio proba gehiagorik baloratuko ariketa bakoitzean.

Pliken sistema erabiliko da.

6.4. Ariketa bakoitza zuzendu eta gero, epaimahaiak, gehienez ere 5 eguneko epean, argitara emanen ditu Herriko Etxeko iragarki oholean proba gainditu dutenen zerrenda, erdietsi dituzten kalifikazioekin batean; era berean, aditzera emanen da oposizioko hurrengo ariketa noiz, non eta zer ordutan eginen den, gutienez 48 ordu lehenago.

6.5. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azkeneko ariketa egin ondoan, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, erdietsitako puntuazio osoaren araberakoa, igorriko du Udalera; horretarako zenbatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan erdietsitako puntuak; zerrenda horrekin batera puntuaziorik altuena erdietsi duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena ere igorriko du. Proposamen hori Herriko Etxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu udal bulegoetan:

1.-Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo legez identifikatzeko balio duen dokumentu ofizialaren fotokopia.

2.-2. oinarrian eskatzen den jatorrizkotituluaren fotokopia edo hori erdiesteko eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen gordekina.

3.-Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan adierazten duena.

4.-Karguan aritzeko eritasun edo akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen osasun ziurtagiria.

5.-Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Emandako epearen barrenean eta behar adina arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, interesatuak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen dute izendatu eta baliorik gabe geratuko dira haren jarduketa guztiak, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Aitzineko atalean aurreikusitako kasua gertatuz gero, 7.1. atalean aipatu den zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da haren hutsunea, eta horrekin ere aitzineko ataletan ezarrita dagoen bezala eginen da.

8. oinarria.-Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1. Hautabidea bukaturik eta izangaiak aitzineko 7.2. oinarriak aipatzen dituen agiriak ekarririk, Alkatetzak emanen duen ebazpenaren bidez Eguesibarko Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du, administrari laguntzaile bati dagokion lanpostuan ari dadin.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, Eguesibarko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Horrela gertatzen bada, 7.4. atalean ezarritakoari segituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta haien ondoriozko egintzen aurka errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzekoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................... (adinez nagusia), N.A.N. zenbakia: ........., bizilekua: ............... (............) karrika: .................. zenbakia: ........., posta kodea: ........, telefonoa: ...........

Azaltzen dut:

Eguesibarko Udalerako administrari laguntzaile bat oposizio- lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzeko eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten ezgaitasunetan bakarrik ere ez dudala.

Inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez naizela disziplina espediente bidez baztertua izan eta eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez nagoela.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa dudala.

Eskabideak aurkezteko ezarrita dagoen epea bukatzen den egunean eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala.

Euskara proba egin nahi dudala/ ez dudala egin nahi (ezabatu ez dagokiona).

Hortaz:

Eguesibarko Udalarerako administrari laguntzaile bat oposizio-lehiaketa bidez hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

II. ERANSKINA

Proba mekanografikoa

a) Azalpena.

Izangaiek makinaz idazteko duten egiazko abiadura neurtzea da proba honen xedea; horretarako, sakaldi kopuru osoari kenduko zaizkio atzematen diren akatsak eta omisioak.

Izangaiek beren idazmakina mekanikoa eramanen dute eta debekatuta dago idazmakina elektrikorik eramatea.

b) Probako testua.

Epaimahaiak emanen duen testu soilik literarioa kopiatu beharko da. Testu hau literarioa izanen da, eta zenbakiak edukitzen ahal baditu ere, zailtasunak baztertzeko irizpidea erabiliz eginen da (zutabeak, tabulazio anizkunak, subindizeak, formulak), partehartzaile guztiei zailtasun maila berdina segurtatzeko, idazmakinen ezaugarri teknikoetatik at, baita ariketen puntuaketa objektiboa posible egiteko ere.

Kopiatzeko 10 minutu emanen dira.

Aitzinetik izangaiek denbora izanen dute.

Aitzinetik, gutienez bortz minutu utziko dira aukeran, nahi duenak berotze-ariketak egin ditzan.

c) Puntuazioa.

Sakaldi zuzenak baino ez dira kontuan hartuko, hau da, epaimahaiak eman duen jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat egiten dutenak.

Baliozko sakaldiak: epaimahaiak emanen duen jatorrizkoarekin bat datorren karaktere, tarte edo zeinu bakoitzeko, sakaldi bat.

Kontatzen ahal ez diren sakaldiak, omisioak eta penalizazioak:

-Jatorrizkoarekin zehatz-mehatz bat ez datozen sakaldiak ez dira kontuan hartuko; toki okerrean paratzen diren letrak, tildeak edo zeinuak, errepikatuak zein sobran daudenak.

-Testua kopiatzeko unean ezin izanen dira akatsak edo omisioak zuzendu eta, ondorioz, aurretik zeudenen gainean bertze batzuk paratzen badira, ez dira baliozkoak izanen eta bakoitzeko bi sakaldi gutiago kontatuko dira.

Hitz berean hiru edo sakaldi gehiagoko digitazio omisioak edo akatsak, kontaketa ondorioetarako hitz horri zuzen idatzita dagozkion sakaldi guztien ezabapena ekarriko du.

Izangaiak testuan lerro bat edo gehiago idatzi gabe uzten baditu, idatzi gabeko lerro bakoitzeko 10 sakaldi kenduko zaizkio.

Kenduko dira:

-Akats mekanografiko bakoitzeko, 5 sakaldi

-Idatzi gabe utzitako hitz edo esaldi bakoitzeko: 7 sakaldi.

Hitz bakoitzean akats mekanografiko bakarra hartuko da kontuan.

Gutieneko abiadura proba hau gainditzeko, baliozko bi mila eta bortzehun sakaldikoa izanen da (250 sakaldi minutuko), eta kanporatuak izanen dira abiadura hori erdiesten ez dutenak.

Gutieneko maila hori gainditzen duten ariketak, baliozko sakaldi kopuruaren arabera, gutienetik gehienera ordenatuko dira eta hurrengo baremoaren arabera kalifikatuko dira:

Baliozko 250etik 260rainoko s.m.: puntu 1.

Baliozko 260tik 270erainoko s.m.: 2 puntu.

Baliozko 270etik 280rainoko s.m.: 3 puntu.

Baliozko 280tik 290erainoko s.m.: 4 puntu.

Baliozko 290etik 300erainoko s.m.: 5 puntu.

Baliozko 300etik 310erainoko s.m.: 6 puntu.

Baliozko 310etik 320rainoko s.m.: 7 puntu.

Baliozko 320tik 330erainoko s.m.: 8 puntu.

Baliozko 330etik 340rainoko s.m.: 9 puntu.

Baliozko 340tik 350erainoko s.m.: 10 puntu.

Baliozko 350etik 360rainoko s.m.: 11 puntu.

Baliozko 360tik 370erainoko s.m.: 12 puntu.

Baliozko 370etik 380rainoko s.m.: 13 puntu.

Baliozko 380tik 390erainoko s.m.: 14 puntu.

Baliozko 390etik 400erainoko s.m.: 15 puntu.

Baliozko 400 s.m.tik goiti: 20 puntu.

d) Proba kronometratzea:

Lehenik eta behin, epaimahaiak orri zuri bat emanen du, izangaiek, aukeran, berotze-ariketak egiteko.

Hori bukatu, aldez aurreko ariketetan erabili diren orriak bildu eta baliorik gabe utzi eta ariketari berari hasiera eman baino lehenago, proba hasi eta bukatzeko seinaleen berri emanen zaie oposiziogileei (azken hau bi denboretan); aurreabisutik behin betiko geldiketa arte minutu bat izanen da. Gelditzeko azken aginduari kasu egiten ez diona, bazterturik geldituko da.

Kopiatu beharreko testua eta ariketa egiteko orriak banatuko zaizkie partehartzaileei. Testua lerro bateko tartean kopiatu beharko da eta jatorrizkoari atxikiko zaio zuzen-zuzen.

Espreski ohartaraziko zaie partehartzaileei, behin ariketa hasirik, ez dela inolaz ere geldituko eta makinen funtzionamendu zuzena partehartzaileen beren erantzukizuna dela.

Ariketa egiten den bitartean gerta litekeen edozein gorabehera argitzeko, partehartzaileak ariketa hori zuzentzeko ardura dutenei bakarrik zuzenduko zaizkie.

Epaimahaiak, antolamendu kontuak direla eta, talde ezberdinak egin ditzake.

Hala egiten badu, talde bakoitzean ariketa hasi baino lehenago eta, beharrezkoa bada, proba horretako testua zein izanen den hautatzeko zozketa eginen da.

III. ERANSKINA

Proba teorikoaren programa

1. gaia.-Legea eta erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Udal ordenantza eta erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia.-Udalerria. Kontzeptua eta elementuak. Udal antolaketaren aipamen berezia: beharrezko antolaketa eta osagarrizkoa. Beharrezkoak diren organoak eta horien eginkizunak.

3. gaia.-Udalerrien autonomia, ahalmenak eta eskumenak. Gutieneko eskumen nahitaezkoei buruzko ideia orokorra; partaidetza, eskuordetza eta jarduera osagarriak. Udalerrien gutieneko zerbitzu nahitaezkoak.

4. gaia.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea: edukia eta egitura. Nafarroako Toki Administrazioa: toki entitateen motak. Udalerri elkartuaren gaineko aipamen berezia: antolamendu eta funtzionamendu aldetik duen araubide berezia. Udal errolda. Hauteskunde zentsua.

5. gaia.-Administrazio prozedurari buruzko ideia orokorrak: hasiera, izapidaketa eta ebazpena. Administrazio egintzen jakinarazpena: epeak eta erak. Argitalpena. Isilbide administratiboa.

6. gaia.-Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina. Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekreku Legegilea.

Toki korporazioen zerbitzuko langileria: motak. Lan eskaintza publikoa. Lanpostuen zerrendak. Toki erakundeetako funtzionarioen eskubide eta eginbeharrak. Bateraezintasunen araubidea.

7. gaia.-Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien kontrako errekurtsoak, administraziokoak zein jurisdikziokoak.

8. gaia.-Toki entitateen finantza-baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Horiei buruzko ideia orokorra.

Eguesibarren, bi milako urriaren hamarrean. Alkatea, Ignacio Gallipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0009586