III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E G U E S I B A R
Jakinarazpen ediktua
Ondotik ematen den kargu plegua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki oholean ere ordezko jakinarazpena eginen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraikiz.
"Ikusirik trafiko arloko zehapen espedientea, Pezonaga Hermanos, S.A.ri irekia, NA-4958-AB matrikuladun ibilgailua Elkanoko Ubarmin klinikan debeku seinalea zuen aldean aparkatzeagatik, 00-05-10ean, 13:55etan.
Hartan agertzen dira hauek hartu izanaren adierazpenak: espedientea ireki izanaren jakinarazpena, 2000ko ekainaren 30ean, eta karku pleguaren jakinarazpena, 2000ko abuztuaren 7an.
Interesatuak alegazioak aurkezteko epea bukatu da, batere ez aurkeztu gabe.
Ebatzi dut:
1.-Pezonaga Hermanos, S.A.ri 10.000 pezetako zehapena ezartzea, aipatu egitateagatik.
2.-Interesatuari ebazpen hau jakinaraztea.
3.-Hari adieraztea aipatu zenbatekoa hogeita hamar egunetan ordain dezakeela, jakinarazpenaren biharamunetik aitzina, Nafarroako Kutxaren edozein bulegotan, 2054.0251.23.1100000014 kontu zenbakian, 62/STR/00 erreferentzia zehaztuta.
Eguesibarren, bi milako abuztuaren hogeita bederatzian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez."
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da:
Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpenaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetearen barrenean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Eguesibarren, bi milako urriaren hamaikan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.
Iragarkiaren kodea: A0009583