137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Jakinarazpen ediktua

Ondotik ematen den kargu plegua jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez eta Udalaren iragarki oholean ere ordezko jakinarazpena eginen da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluari jarraikiz.

"Ikusirik Udal honetan Angelico Cabañas Ferrer jaunari egin zaion espedientea, Gorraizko Zelai karrika, 6 helbidea baitu, hona

KARGU PLEGUA

Egitateak

Mercedes Vito ibilgailua, NA-4533-AU matrikuladuna, Angelico Cabañas Ferrer jauna haren titular agertzen baita, espaloi gainean aparkatuta zegoen 00-04-05ean, 08:14etan, Gorraizko Zelai karrikako 6an.

Ustezko arau-haustea

Aitzineko puntuko egitateak arau-hauste administratibo hau izan daitezke:

-Tipifikazioa: Trafikoari buruzko Lege berrituaren 39.2e artikulua: Debeku da espaloi gainean eta oinezkoak pasatzeko gainerako eremuetan aparkatzea.

-Kalifikazioa: arau-hauste arina.

Aurreikusitako zehapena

Indarra duen legerian aurreikusitako zehapenak 15.000 pezeta, bidezko neurri zuzentzaileak eta kalte-galeren ordainketa ukatu gabe.

Alegazioak

Interesatuari aditzera ematen zaio hamabortz egun balioduneko epean, plegu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, espedientea aztertu, kopiak eskatu, frogak proposatu eta bere eskubide eta interesen alde komenigarri iduritzen zaion guztia alegatzen ahalko duela.

Eguesibarren, bi milako urriaren bortzean. Instruktorea, Ernesto Kahle."

Eguesibarren, bi milako urriaren hamarrean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0009582