III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Hitzarmenaren onespena eta H.A.P.O.ren aldaketa puntualari buruzko agiriaren hasierako onespena, U.I.XVI.eko S-1 sektorean (Mendillorri)
Iruñeko Udalak honako erabaki hau hartu zuen, bi milako urriaren bosteko osoko bilkuran:
"Ikusirik Iruñeko Udalaren eta Angel Isturiz Sanz jaunaren arteko hirigintzako hitzarmena eta U.I.XVI.eko S-1 sektorea aldatzeko agiria, eta espedientean bildutako txostenekin bat, erabaki da:
1. Iruñeko Udalaren eta Angel Isturiz Sanz jaunaren arteko hirigintzako hitzarmena sinatzea.
2. Hitzarmen horren eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra, U.I.XVI.eko S-1 sektorean, aldatzeko agiriaren arteko lotura zuzena kontuan izanik, eta 10/94 Foru Legearen 141.2 artikuluari jarraikiz, hitzarmenaren testu osoa aipatu aldaketa horretako dokumentazioari erantsiko zaio, eta horren ondorioz, agiri horren jendaurreko epearen ordez hitzarmenean berariaz ezarritako epea erabiliko da.
3. Hasiera batez onestea H.A.P.O.ren aldaketa U.I.XVI.eko S-1 sektorean (Mendillorri), Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoek prestatua baita.
4. Aipatu proiektua jendaurrean paratzea hilabetez, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuz.
Iruñean, bi milako urriaren hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0009568