I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
EBAZPENA, 2000ko azaroaren 2koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea, 2001. urterako, prozedura irekiaz eta lehiaketa bidezko esleipenaz, kontratatzeko espedientea onesten duena.
Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea 2001. urterako kontratatzeko, ondoko baldintza orokor hauei jarraikiz:
-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuaren eta haren erakunde autonomoen parke mikroinformatikoaren mantentzea 2001. urtean eginen duen enpresa hautatzea.
-Izapidaketa: arrunta.
-Esleitzeko prozedura: irekia.
-Esleipen mota: lehiaketa publikoa.
-Kontratuaren aurrekontua: 43.000.000 pezeta.
-Egiteko epea: 2001. urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
-Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.
-Proposamenen aurkezpena: 2000ko abenduaren 11ko 14:30a arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean).
-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko egun-orduak: 2000ko abenduaren 20ko 10:30ean, Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuaren bulegoetan.
Iruñean, bi milako azaroaren bian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: A0010154