137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-09-6an emandako 4.434 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3017 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, David Chao Fernández jaunak eta Gloria Rubio Hidalgo andreak jarri zuten, higiezin bat aurri adierazteko Altsasuko Udalaren Alkatetzak 1999ko apirilaren 7an hartu zuen erabakiaren aurka. Hona erabakiaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.434 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako irailaren seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3017 gora jotzeko errekurtsoa, David Chao Fernández jaunak eta Gloria Rubio Hidalgo andreak aurkeztutakoa higiezin bat aurri adierazteko Altsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak Alkatetzak 1999ko apirilaren 7an hartu zuen erabakiaren aurka. Carlos Arroyo Izarra jaunak jardun du ponente lanetan.

Egitatezko aurrekariak:

1. Eduardo Gutiérrez González jaunak aurri adierazpena eskatu zuen herriko San Juan kaleko 26. zenbakiko bere jabetzapeko higiezin baterako. Eskariaren oinarria, Fernando Orset Mauleón arkitektoak idatzitako txosten bat, gehitu zuen.

2. Udalaren 1998ko Gobernu Batzarraren erabakiz, hasiera eman zitzaion espedienteari, eta interesdunei esateko zutena entzuteko aukera eman zitzaion, hamabost egunez, alegazioak aurkez ahal zitzaten.

Tramite horretan, David Chao Fernández jauna eta María Carmen Lopetegui Bacaicoa andrea azaldu ziren, eta adierazi zuten espedientearen aurka daudela; izan ere, haien ustez ez daude higiezinaren aurri adierazpena oinarritzeko behar diren baldintzak.

3. Espedientea gauzatzeko, Udalak udal arkitekto Javier Flores Galarzari txostena eskatu zion; arkitekto horrek 1999ko martxoaren 16an eman zuen txostena, eta proposatu zuen higiezina aurri zela adieraztea, Orset jaunak emandako irizpenarekin bat etorriz.

4. Espedientea bukaturik, Gobernu Batzordeak 1999ko apirilaren 7ko bilkuran erabaki zuen higiezina aurri adieraztea, eta jabeari bost hilabete ematea higiezina zaharberritzeko zenbait lan egin zitzan.

Erabaki horren aurka David Chao Fernández jaunak eta Gloria Rubio Hidalgo andreak, biak ala biak aurri adierazpenak ukitutako etxebizitzen errentariak, gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu zuten. Ondotik azaltzen ditugun arrazoi eta oinarriak alegatu zituzten, eta aurkatutako egintza deuseztatzeko eskatu zuten.

5. Altsasuko Udalak bere jarduketak kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta harekin batera aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen. Errekurtsoa ezesteko eskatu zuen.

6. Hirugarren interesdun gisa, Eduardo Gutiérrez González jauna azaldu zen gora jotzeko errekurtso honetan, higiezinaren jabea baita bera, eta higiezinaren aurri adierazpenaren legezkotasunaren aldeko alegazioak aurkeztu zituen; bukaeran, gora jotzeko errekurtsoa dela eta udal txostenak egiten zuen eskari bera egiten du.

7. Gora jotzeko errekurtsoan aurkeztutako partikularrek eskatu dute beren asmoen alde egiteko zenbait froga bide erabiltzeko; haien emaitza espedientean jasota dago.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 226.2.a) artikuluak ezartzen duen bezala, higiezinen aurri-adierazpena eginen da behar diren lanen kostua eraikinaren nahiz ukitutako solairuen egungo balioaren 100eko 50 baino gehiago denean, lur-zatiaren balioa alde batera utzita.

Hori zehazteko, udalek behar den espedientea egin beha dute, gai horretan teknikari direnen txostenekin, hain zuzen ere erabakia hartu behar duen organoaren irizpidea behar bezala osatu ahal izateko, Hirigintza Diziplinari buruzko Erregelamenduko 18tik 22ra bitarteko artikuluetan eskatzen den bezala. Horretarako, higiezin baten aurri egoera legezkoa dagoela kreditatu ahal izateko, bereziki beharrezkoak dira arkitektoen txostenak, haiek baitira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen aipatu 226. artikuluan aipaturiko baldintzak balioesteko behar diren ezagutza teknikoak dauzkatenak.

Horri dagokionez, lehentasun berezia emanen zaie udal teknikoek eta administrazio prozeduretan, aldeen adostasunez nahiz zakuratze bidez, izendaturiko perituek emaniko txostenei, objektiboki inpartzialtasun handiagoa dutelako eta lanbide ezagutza handiagoak dituztelako.

Bigarrena.-Udalak izapideturiko prozeduran, bi arkitektok emaniko txostenak ageri dira: eraikineko jabeak jarritakoarena eta udal teknikariarena. Bietan, ondorioa zen txostena emateko unean eraikina aurri ekonomikoko egoeran zegoela, hura konpontzeko kostua bere balioaren ehuneko berrogeita hamar baino handiagoa zelako. Udal arkitektoak jo zuen eraikinak 7.500.000 pezeta balio zuela eta hura konpontzeko, berriz, ia beste hainbeste behar zela: 7.350.000 pezeta. Hau da, kostu horiek higiezinak merkatuan daukan balioaren ia ehuneko ehun dira. Partikularrak aurkeztutako txostenean konpontzeko kostuak oraindik ere handiagoak dira.

Horrenbestez, argi dago aurri adierazpena Zuzenbidearen araberakoa dela, espedientean kreditatu baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 226.2.a) artikuluan jasotako kasua.

Adierazi beharra dago errekurtsogileek peritu baten froga eskatu zutela, hain zuzen ere erakusteko aurkatutako egintzaren oinarrian dauden txostenak okerrak zirela; Auzitegi honek froga hori egitea onartu zuen. Hala eta guztiz ere, teknikari izendatzeko ekintzara ez ziren azaldu haiek, eta ez zuten, gainera, justifikatu ez agertze hori, nahiz eta joateko deitu; hori dela eta, tazituki uko egin zioten froga hori egiteari. Horrenbestez, Udalak igorritako espedientean jasotako txostenak baizik ezin dugu aintzat hartu. Hartara, errekurtsogileek ahalegin gutxi egin dituzte beren defentsa bide horretatik egiteko, eta horixe izaten da, hain zuzen ere, aurri espediente guztietako gauzarik funtsezkoena.

Hirugarrena.-Errekurtsogileek aipaturiko gainerako arrazoietako bakarra ere ezin du Auzitegi honek aintzat hartu, guztiak arlo zibilekoak baitira. Esate baterako, salatzen dute higiezinaren hondatzea jabearen utzikeriaz gertatu dela, eta baita ere errekurtsogileekin duen errentamendu kontratuan ageri diren eta fede txarra erakusten duten iruzurrezko jardueren ondorioz. Hori guztia Udalak aurri adierazpenaren aldeko jarrera izan zezan. Baina, diogun bezala, demostratzen bada jabeak probokatu zuela higiezinaren aurri egoera errentamenduak bertan behera utzi ahal izateko, arlo zibil hutseko gai bat aztertzen ari gara, horixe baia errentamendu kontratuen ondorioz sorturiko arazoei, kontratuko alde baten fede txarra barne, konponbidea emateko erabili behar den arlo juridikoa. Hirigintza Zuzenbidea, non arauz -eta ez diskrezionalitatez--araupetzen baita higiezinen aurri adierazpena, gai hauetatik guztiz kanpo dago. Beraz, Udalak aurri adierazpena emateko behartuta zegoen, argi eta garbi demostraturik baitzegoen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legeko 226. artikuluan aipaturiko kasuetako bat gertatua zela, horixe baita kasu honetan aplikatu beharreko hirigintza araua. Horraino zen eskuduna udala. Hortik aurrera, bestelako maila jurisdikzionaletako epaitegiak, jatorri zibil nahiz penaleko gaiak epaitzen dituztenak, dira eskudunak.

Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezestea 99-3017 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, higiezin bat aurri adierazteko Altsasuko Udaleko Gobernu Batzordeak 1999ko apirilaren 7an hartu zuen erabakiaren aurkakoa; haren bidez, 5 hilabeteko epea ematen zitzaion jabeari eraikina zaharberritzeko zenbait lan egiteko. Erabaki hori Zuzenbidearen araberakoa dela adierazten dugu.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-28an emandako 3.906 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 00-1114 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Andrés Mencía Iturbe jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Lizarrako Udalaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 16an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (163/98, 939/98 eta 1088/98 zenbakiko udal espedienteak). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.906 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtso metatuen espedientea aztertu du: 00-1114 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Andrés Mencía Iturbe jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Lizarrako Udalaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 16an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (163/98, 939/98 eta 1088/98 zenbakiko udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko hiru arau-hausteren ondorioz ezarritako hiru zehapen (aipaturiko zehapen espedienteak), borondatezko epean ordaindu ez zirenak, ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (2000ko urtarrilaren 21eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Lizarrako Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko dokumentuak biltzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: kasu honetan erregelamenduko 99.1 artikuluko a) idatz-zatian jasotakoa gertatu da. BSLaren 81.2 artikuluak ezarri zuen zehapenek, behin irmoak izan ondoren, urtebeteko epean preskribituko dutela; preskripzio hori eten eginen da soilik zehapenak betetzeko jarduketak direla medio.

Zehapen ebazpenen jakinarazpena 1998ko urriaren 22an egin zen (939/98 eta 1088/98 espedienteak); 1998ko abuztuaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 163/98 espedienteari dagokion zehapena. Horiek guztiek jakinarazpena egin edo argitaratu eta haiek aurkatu gabe bi hilabete iragan direnean hartu zuten indarra; epea hori da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko ezarrita dagoena. Orain aurkatutako premiamenduzko probidentzia 2000ko urtarrilaren 21eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Argi dago urtebete baino gehiago iragan dela zehapen ebazpenak irmo egin zirenetik, eta, horrenbestez, preskribituta daude. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa trafikoko hiru isunen ondorioz sortutako zorra ordainarazteko Lizarrako Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearekin bat ez datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-04-28an emandako 2.262 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3700 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Carlos Ruiz Celaa jaunak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua erretiratzeari buruz Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.262 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako apirilaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3700 gora jotzeko errekurtsoa, Jesús Carlos Ruiz Celaa jaunak aurkeztutakoa udal garabiak ibilgailua erretiratzeari buruz Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Jesús Carlos Ruiz Celaa jaunak, 1999ko uztailaren 16an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen udal garabiak ibilgailua erretiratu zuelako Iruñeko Udalak hartu zuen ebazpen edo erabakiaren aurka.

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. Artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 1999ko abuztuaren 16ko probidentziaren bitartez -urte bereko azaroaren 12an jakinarazi zen- hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbidezko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1999ko abuztuaren 16ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekur- tsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-19an emandako 3.166 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 00-2596 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Vicente Ruiz Casas jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -25256/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.166 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 00-2596 gora jotzeko errekurtsoa, Vicente Ruiz Casas jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -25256/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Vicente Ruiz Casas jaunak, 2000ko apirilaren 18an Auzitegi honetan sartu zen idatziaren bitartez, Gora jotzeko errekurtso aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (25256/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honek 2000ko maiatzaren 8an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko hilabete bereko 9an jakinarazi zen delako probidentzia-, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen zati bat garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emaniko testua erabiliz-, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak jakinarazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Vicente Ruiz Casas jaunak aurkeztutako Gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (25256/99 zenbakiko udal espedientea). Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-08-28an emandako 4.206 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 94-0119 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Calonge Mugueta jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak agindu zituen lau premiamenduzko probidentziaren aurka -634/93, 1221/93, 2410/93 eta 7783/93 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.206 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 94-0119 gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Calonge Mugueta jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak agindu zituen lau premiamenduzko probidentziaren aurka -634/93, 1221/93, 2410/93 eta 7783/93 zenbakiko udal espedienteak-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko lau arau-hausteren ondorioz ezarritako lau trafikoko isun, borondatezko epean ordaindu ez zirenak, betearazpenaren bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zituen premiamenduzko probidentzien aurka (aipaturiko zehapen espedienteak). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentziak deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko dokumentuak biltzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: kasu honetan, Erregelamenduko 99.1 artikuluko b) letran jasotako kasua gertatu da. Salaketak interesdunaren helbidean jakinarazteko ahaleginak egin eta alferrik izan direnez -ezezaguna baitzen interesduna ibilgailuen erregistroan agertzen zen helbidean-, Udalak salaketak eta haiei zegozkien zehapenak Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zituen. Hala ere, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) hauxe eskatzen du: huts egindako jakinarazpenaren ordez egindako argitalpena baliagarria izateko (bi aldiz saiatu behar da, gutxienez, Postari buruzko Erregelamenduaren 251.3 artikuluak eskatzen duen bezala, maiatzaren 14ko 1653/1964), beharrezkoa da jakinarazpena argitaratzea bai interesatuak izan duen azken bizilekuko Udaleko ediktuen oholean, bai Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai Autonomi Erkidegoko edo Probintziako aldizkari ofizialean ere, jakinarazi beharreko egintza zein administraziotakoa den eta hura agindu zuen organoaren lurralde-eremua zein den. Irizpide hori Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak sendotu du 1980ko apirilaren 22ko epaian (-R. Ar. 2592-), 1983ko urriaren 28koan (-R. Ar. 5285-) eta 1997ko martxoaren 13koan (-R. Ar. 2414-), besteak beste.

Toki entitateak Auzitegi honetara igorritako dokumentazioan ez dago kreditaturik Arreko Udaleko ediktuen oholean argitaratu zenik; Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko argitalpena baizik ez zen igorri. Hori dela eta, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko lau isunen ondorioz sortutako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zituen lau premiamenduzko probidentzien aurka aurkeztutakoa. Egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-19an emandako 3.697 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 97-0881 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Montoya Adarraga jaunak jarri zuen, bide publikoan pixa egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.697 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 97-0881 gora jotzeko errekurtsoa, Javier Montoya Adarraga jaunak aurkeztutakoa bide publikoan pixa egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Javier Montoya Adarraga jaunak, 1997ko martxoaren 7an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen bide publikoan pixa egiteagatik Iruñeko Udalak ezarritako zehapenaren aurka.

2. Ez dira bete urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituen betekizunak. Horrenbestez, 1997ko apirilaren 10eko probidentziaren bitartez -2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zitzaion- hamar eguneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbidezko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1997ko apirilaren 10eko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-20an emandako 3.728 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1720 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Montoya Adarraga jaunak jarri zuen, betearazpenaren bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren egintza baten aurka. Egintza hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ediktu batez eman zen. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.728 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1720 gora jotzeko errekurtsoa, Javier Montoya Adarraga jaunak aurkeztutakoa betearazpenaren bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren egintza baten aurka. Egintza hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ediktu batez eman zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. Javier Montoya Adarraga jaunak, 1999ko martxoaren 16an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen diru-kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboaren egintzaren aurka; egintza hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko ediktu batez argitaratu zen.

2. Ez dira bete urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituen betekizunak. Horrenbestez, 1999ko apirilaren 6ko probidentziaren bitartez -2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zitzaion- hamar eguneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbidezko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1999ko apirilaren 6ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekur- tsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-19an emandako 96-2385 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 96-2385 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Angel Maganon Arbizu jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -1960/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.696 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 96-2385 gora jotzeko errekurtsoa, Angel Maganon Arbizu jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -1960/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Angel Maganón Arbizu jaunak, 1996ko ekainaren 10ean aurkeztutako idatzi batez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ibilgailua debekatutako tokian gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -1960/96 zenbakiko udal espedientea.

2. Ez dira bete urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituen betekizunak. Horrenbestez, 1996ko ekainaren 13ko probidentziaren bitartez -2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zitzaion- hamar eguneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbidezko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1996ko ekainaren 13ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekur- tsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-21ean emandako 3.250 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 96-4690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Adolfo Javier Martinena Espinal jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1996ko otsailaren 15ean eta 1996ko uztailaren 29an agindu zituen bi premiamenduzko probidentziaren aurka -13775/95 eta 23295/95 zenbakiko udal espedienteak-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.250 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 96-4690 gora jotzeko errekurtsoa, Adolfo Javier Martinena Espinal aurkeztutakoa trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1996ko otsailaren 15ean eta 1996ko uztailaren 29an agindu zituen bi premiamenduzko probidentziaren aurka -13775/95 eta 23295/95 zenbakiko udal espedienteak-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko bi arau-hausteren ondorioz Iruñeko Udaleko Alkatetzak jarritako bi isun, borondatezko epean ordaindu ez zirenak, ordainarazteko organo horrek agindu zituen premiamenduzko probidentzien aurka (aipaturiko zehapen espedienteak). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentziak deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko dokumentuak biltzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-13775/95 zenbakiko zehapen espedientearen ondorioz agindutako premiamenduzko probidentziari dagokionez, Auzitegi honek daukan dokumentazioa azterturik, ondoriozta daiteke kasu honetan erregelamenduko 99.1 artikuluko a) idatz-zatian jasotakoa gertatu dela. BSLaren 81.2 artikuluak ezarri zuen zehapenek, behin irmoak izan ondoren, urtebeteko epean preskiributuko dutela; preskripzio hori eten eginen da soilik zehapenak betetzeko jarduketak direla medio.

Zehapen ebazpenaren jakinarazpena 1995eko abuztuaren 7an egin zen; urte bereko urriaren 7an egin zen irmo (jakinarazi ondoren bi hilabete iragan direlako aurkatu gabe; horixe da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko dagoen epea). Premiamenduzko probidentzia 1996ko urriaren 25ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Argi dago, horrenbestez, urtebete baino gehiago iragan dela zehapen ebazpena irmo bihurtu zenetik. Beraz, ebazpen hori preskribituta dago. Hori guztia dela eta, errekurtsoa baietsi behar da aipatu premiamenduzko probidentzian azaltzen diren asmoei dagokienean.

Hirugarrena.-Premiamenduzko bigarren probidentziari dagokionez (23295/95 zenbakiko zehapen espedientea), ikus daiteke ez dela gertatu Erregelamenduko aipatu 99.1 artikuluan jasotako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 1996ko urtarrilaren 17an behar diren formazko betekizunak betez. Egintza hori irmo bihurtu da eta ontzat jo da, ez baita haren aurkako errekurtsorik aurkeztu behar diren denboran eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzea. Bestalde, ezin izan da antzeman iraungipena gertatu denik zehapen prozedura behar ez bezala izapidetzeagatik, ez eta ordainketa egiteko epea luzatu denik ere, ez bestelako akatsik, ofiziozkoak barne, ere, Auzitegi honek kontuan hartu beharko lituzkeenik. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea premiamenduzko probidentziari buruzko asmoei dagokienean.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Zati batean baiesten da goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen ondorioz sortutako zorra ordainarazteko Iruñeko Udalak agindutako bi premiamenduzko probidentzien aurka aurkeztutakoa; bidezkoa da 13775/95 zenbakiko zehapen espedientean agindutako premiamenduzko probidentzia eta berrestea 23295/95 zenbakiko zehapen espedientearen ondorioz agindutako premiamenduzko probidentzia.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-27an emandako 3.864 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-5473 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Lourdes Ozcoidi Ayerra andreak jarri zuen, bide publikoan kartelak itsasteagatik ezarritako zehapen baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak 1997ko ekainaren 12an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Delako probidentzia 1998ko urriaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ediktu baten bidez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.864 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-5473 gora jotzeko errekurtsoa, Lourdes Ozcoidi Ayerra andreak aurkeztutakoa bide publikoan kartelak itsasteagatik ezarritako zehapen baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak 1997ko ekainaren 12an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Delako probidentzia 1998ko urriaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko ediktu baten bidez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Lourdes Ozcoidi Ayerra andreak, 1998ko azaroaren 6an Erregistroan aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen bide publikoak kartelak itsasteagatik ezarritako zehapenaren munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak 1997ko ekainaren 12an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Aipatu probidentzia 1998ko urriaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko ediktu batez argitaratu zen.

2. Iruñeko Udalak, martxoaren 7ko 57/1994 Errege Dekretuaren -testu berria ematen dio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari- 12. artikuluko 4. idatz zatian ezarritakoa betez, espediente administratiboaren kopia dilijentziatua igorri zion Auzitegi honetara. Harekin batera, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehazten zituen txostena ere igorri zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Lourdes Ozcoidi Ayerra andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, bide publikoak kartelak itsasteagatik ezarritako zehapenaren munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak 1997ko ekainaren 12an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Aipatu probidentzia 1998ko urriaren 7ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko ediktu batez argitaratu zen. Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-15ean emandako 3.100 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1589 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Luis Urrestarazu Ijurco jaunak jarri zuen, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.100 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1589 gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Luis Urrestarazu Ijurco jaunak aurkeztutakoa ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren aurka. Javier Repáraz Martínez de Azagra jaunak jardun du ponente lanetan.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Udaltzaingoak, 1998ko azaroaren 22an, salaketa bat egin zuten "Bar Atxiki" ostalaritza establezimenduaren aurka, ixteko ordutegia ez betetzeagatik; izan ere, lanean ari zen aipatu eguneko 03:50ean, ateak irekita, jendeari sartzen utziz; jan-edariak zerbitzatzen ziren, eta musikak bolumen altuan jotzen zuen. Lokaleko argi batzuk pizturik zeuden. Barruan, 40 pertsona inguru zeuden.

2. Salaketa jakinarazi zitzaionean, Francisco Luis Urrestarazu Ijurco jaunak alegazioak aurkeztu zituen: egitateak ukatzen zituen eta espedientea artxibatzeko eskatzen zuen.

3. 1999ko urtarrilaren 28ko ebazpen batez, Iruñeko Alkatetzak aurkeztutako alegazioak ezetsi zituen, eta 100.000 pezetako isuna ezarri zion salatuari, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan jasotako arau-hauste arin bat egiteagatik.

4. Aipatu ebazpenaren aurka, Francisco Luis Urrestarazu Ijurco jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Hartan, egitateak eta bere ustez aplikatzekoak diren lege-oinarriak azaldu ondoren, ezarritako zehapena deuseztatzeko eskatu zuen.

5. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen, eta errekurtsoa ezesteko eskatzen zuen txostena ere eman zuen

6. Errekurtsogileak ez zuen frogarako dilijentziarik proposatu, eta frogak aurkezteko epea zabaltzeko eskatu besterik ez zuen egin. Auzitegi honek, kasu honetan aplikatzekoa den Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak aurkatzeari buruzko martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 16. artikuluaren indarrez, ez zuen bidezko jo hari baiezkoa ematea.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Salaketa -gero berretsi egin zena, salatuek bere garaian aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren- udaltzainek egin zuten; haien deklarazioek salatutako egitateen fede ematen dute, aurkako frogarik ez badago. Horri buruz, 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak -R. Ar. 9025- adierazi zuen zehatutako egitate bati buruzko salaketa (ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko arau-hauste bati buruz ari da) zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko; izan ere, haren errealitatea alda daiteke aurkako froga egokia aurkeztuz gero edo frogarik batere ez egoteagatik, salatutako egitatearen jatorriaren, inguruabarren eta nolakotasunaren arabera. 1998ko otsailaren 4an eta 25ean emandako epaiek -R. Ar. 1816 eta 2124- eta urte bereko apirilaren 30eko epaiak -R. Ar. 4407- antzeko terminoak erabiltzen dituzte. Bestalde, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluak ondokoa xedatu zuen: "agintaritza aitortua duten funtzionarioek egiaztatutako egitateek, behar diren baldintzak betetzen dituen agiri publiko batean gauzatutakoek, froga-balioa izanen dutela; hori ez da eragozpen izango administratuek berek seinalatu edo aurkez dezaketen frogetarako, beren defentsaren alde egiteko".

Udal espedientea aztertuta, ikus daiteke agintaritzaren agenteek termino kategoriko, argi eta zehatzen aurka errekurtsogileek besterik gabe egitateak ukatu egiten dituztela, inolako frogarik eman gabe; hori ez da aski salaketaren egiazkotasun ustea hausteko. Uste hori, gainera, berretsi egin da eta hari buruzko txostena ere eman da, alegazio edo deskarguak aztertu eta gero ere. Azken finean, beren eginkizunetan ari ziren agente salatzaileek antzemandako egitateek egiazkotasun ustea dute, eta uste hori ez da aldarazi aurkako inolako frogarekin.

Bigarrena.-Halaber, errekurtsogileak zehapen ebazpenaren motibazio eza ere alegatu du. Argi dago alegazio hori bazter utzi behar dela. Ezarritako zehapena guztiz justifikatuta dago Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 24. artikuluan sailkaturiko arau-hauste administratibo bat egin delako. Arau-haustea da Atxiki taberna lanean aritzea 1998ko azaroaren 22an, 03:50ean, ebazpen honetako 1. egitatezko aurrekarian jasotako moduan; hala jokatzean, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritako ordutegia hautsi zen. Hori frogatutzat ematen da, eta ez da ezertan aldatu egitateen ukatze hutsarekin, ukituak aurkako frogarik batere aurkeztu gabe. Halaber, zehapenaren mailakatzea ere justifikatuta dago; jar daitekeen zehapenik handiena ezarri zen aipatu Foru Legeko 26.4 artikuluari jarraituz. Aski da udal espedientean jasotako datuak irakurtzea, egiaztatzeko kasu honetan Administrazioak isunik handiena jarri zuela ez bakarrik egitatezko inguruabarrengatik baizik eta ixteko ordutegia ez betetzeari buruz establezimendu horrek dauzkan aurrekariengatik ere. Horien arabera, arauak ez betetzeko asmoz jokatzea ez baina bai jokaera negligentea dago, arloari buruz indarra duten arauak mespretxatuz. Horrek larriago egiten du arau-haustearen garrantzi soziala.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezestea Francisco Luis Urrestarazu Ijurco jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, ixteko ordutegia ez betetzean eginiko arau-hauste arin batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 28an eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa. Ebazpen hori berretsi egin behar da, Zuzenbidearen araberakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-22an emandako 3.322 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3757 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José María Arbeloa Boneta jaunak jarri zuen, ixteko ordua ez betetzeagatik ezarritako zehapen batzuei buruz Iruñeko Udalak 1999ko ekainaren 24an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.332 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3757 gora jotzeko errekurtsoa, José María Arbeloa Boneta jaunak, "Sonabares, S.L."ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutakoa ixteko ordua ez betetzeagatik ezarritako zehapen batzuei buruz Iruñeko Udalak 1999ko ekainaren 24an eman zuen ebazpenaren aurka. Juan Andrés Ciordia Segura jaunak jardun du ponente lanetan.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko ekainaren 24an, Iruñeko Udaleko Alkatetzak ondoko ebazpena eman zuen:

"Udaltzaingoak salaketa bat aurkeztu du Aberingo Monasterioa kaleko 5. zenbakian dagoen Medianoche ostalaritza establezimenduaren aurka, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritako ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Dekretu haren bitartez ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegia arautu zen. Izan ere, delako establezimendua lanean ari zen 1999ko apirilaren 2ko 04:50ean, 1999ko apirilaren 3ko 04:35ean, 1999ko apirilaren 4ko 04:25ean, 1999ko apirilaren 10eko 04:15ean, 19999ko apirilaren 11ko 05:20an, 1999ko apirilaren 17ko 04:35ean eta 1999ko apirilaren 18ko 05:00etan; ixteko legezko ordua, berriz, 02:30ean ezarrita dago. Beraz, administrazio arau-hauste arin egin du, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluari jarraituz. Interesdunak behar den epean eta moduan zenbait alegazio aurkeztu ditu. Haietan egitate horiek ukatu baizik ez du egiten, eta ez du inolako frogarik ematen salaketako buletinean jasotako egitateak eta udaltzain salatzaileek emandako txostena aldarazteko -txosten horrek salaketa berretsi egiten du-. Aipatu 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan hartuta arau bereko 26.3 eta 26.4 artikuluek xedatzen dutena, erabaki dut jarduera horren titularrari duen Sonabares, S.Lri ehun mila pezetako zazpi zehapen ezartzea. Diru hori Udal Diruzaintzan ordaindu beharko dute ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean."

2. Egintza horren aurka, José María Arbeloa Boneta jaunak, "Sonabares, S.L."ren izenean, establezimenduko titularra baita, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen; hartan, alegatzen dituen arrazoiengatik erregutzen du indarrik gabe uzteko ezarritako zehapenak, espedientea iraungirik dagoela deklaratuta, edo, bestela, legez ezarritako gutxieneko zehapenak ezartzeko.

3. Iruñeko Udaleko Alkatetzak espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, errekurtsoa ezesteko eskatzen duen txosten oinarritua ere eman zuen.

4. Ez zen frogarako dilijentziarik proposatu.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Ez da egia martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 12. artikuluak arauzko garapenik ez edukitzeari buruz errekurtsogileak eginiko alegazioa; izan ere, horrexetarako eman zen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua, non ondokoak ezarri baitziren: ikuskizunak bukatzeko berandueneko orduak eta lokalak ixteko ordutegiak ezarri baitziren -jarduera motaren eta urte garaiaren arabera-, etengabe zabalik egoteko baimenak eta establezimendu jakin batzuen ordutegi bereziak, alkateek ordutegi orokorrak aldatu edo ordutegi bereziak eman ahal izateko kasuak eta baldintzak eta abar.

Bigarrena.-Auzitegi honek behin baino gehiagotan deklaratu du, aurkako frogarik ezean -halakorik ez da egin kasu honetan- salatutako egitateak egiazkotzat eta gertatutakotzat jo behar dela, Udaltzaingoko agenteek sinaturiko akta edo buletinei ematen zaien froga balioaren indarrez (azaroaren 26ko 30/1992 137.3 artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 17.5 artikulua). Froga balio horrek "hiritar guztiak babesten dituen errugabetasun-ustea ere hautsi lezake" (Auzitegi Gorenaren 1997ko uztailaren 2ko -Ar. 5543- eta Konstituzio Auzitegiko urtarrilaren 28ko 14/1997 epaiak, besteak beste). Salatutako egitateak, bakoitza bere aldetik, arau-hauste arinak dira, eta bakoitzarengatik 15.000 eta 100.000 pezeta bitarteko isun bat ezartzen ahal da. Alkatearen eskumena da horiek jartzea (aipatu 2/1989 Foru Legeko 24, 26.1.a) eta 27.1.a) artikuluak eta 221/1991 Foru Dekretuko 9. artikulua).

Hirugarrena.-Ezin da ametitu, ezta ere, errekurtsogilearen eskaria ezarritako isunak ahal den eta kopuru txikienekoak izan daitezen. Isunen mailaketa 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluan ezarritakoaren arabera egin zen, eta salatutako egitateetan gertatutakoan oinarrituta zeuden (legezko ordutegia zenbatean gainditu zen, establezimendua ateak irekita egotea, jendeari sartzen uztea, jan-edariak zerbitzatzea, musika jarrita egotea, lokalean zeuden pertsonen kopurua, gutxi gorabehera), eta kontuan hartu ziren ere titularrak antzeko arau-hausteengatik dauzkan aurrekariak, Udalak igorritako dokumentazioan jasota daudenak; aurrekari horietan errepikapena edo berrerorketa antzematerik ez dagoen arren (horrek egitateak eta zehapenak larriagotuko lituzke), agerian geratzen da ixteko ordutegiak direla eta titularrak daukan jarrera uzkurra eta mespretxukoa, eta horrek ezarritako isunen kopurua justifikatzen du. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Laugarrena.-Azkenik, espedientea iraungirik egoteari dagokionez, hori ere alegatu baita, hori ukatu egin behar dugu, eta horretarako 99-2676 gora jotzeko errekurtsoari buruz eman genuen azaroaren 17ko 13.757/1999 ebazpeneko 2. oinarria ikusi behar da; orduan esandakoak hemen ere balio duela jotzen dugu. Bidezkoa da errekurtso hau ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, José María Arbeloa Boneta jaunak, "Sonabares, S.L." sozietatearen izenean, aurkeztutakoa Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an 100.000 pezetako zazpi isun-zehapen ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurka. Egintza hori berretsi da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-22-06an emandako 3.323 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3933 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Sergio Peralta Recalde jaunak jarri zuen, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak 1999ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.323 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3933 gora jotzeko errekurtsoa, Sergio Peralta Recalde jaunak, "Jaserjo Asociados, S.L."ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutakoa ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapen batzuk ezartzeko Iruñeko Udalak 1999ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka. Juan Andrés Ciordia Segura jaunak jardun du ponente lanetan.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko ekainaren 7an, Iruñeko Udaleko Alkatetzak "Jaserjo Asociados, S.L." merkataritza sozietateari, "Pink Fly" taberna establezimenduaren titularra den aldetik, hiru isun zehapen ezarri zizkion, bakoitza 100.000 pezetatakoa, ixteko ordutegien buruzko beste hainbeste arau-hausterengatik; izan ere, establezimendua irekita zegoen urtarrilaren 31ko 05:10ean, otsailaren 7ko 04:26an eta otsailaren 14ko 04:30ean.

2. Ebazpen horren aurka, Sergio Peralta Recalde jaunak, aipatu merkataritza-enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi honetan; hartan, alegatzen dituen arrazoiak direla medio, ezarritako zehapenak deuseztatzeko edo, subsidiarioki, haien ordez ohartarazpen hutsa egin dadin.

3. Iruñeko Udaleko Alkatetzak espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, errekurtsoa ezesteko eskatzen duen txosten oinarritua ere eman zuen.

4. Ez zen frogarako dilijentziarik proposatu.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Lehenbizi, errekurtsogileak alegatu du salaketa-buletinetan ez zirela adierazi ez hautsitako manuak, ez isunen zenbatekoa. Alegazio hori ezin da ontzat jo; izan ere, egia bada ere ez zirela aipatu zehazki haiek aipatzen diren artikuluak, bai zehaztu ziren horiek jasotzen dituzten arauak (martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legea eta ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretua). Aski da hori salatuak bere alegazioak egiteko, eta hain zuzen ere hala egin zuen, eta frogak proposatzeko, hala nahi izanez gero. Ezin da, bestalde, esan indefentsio erreala nahiz materiala gertatu denik, nahiz eta salaketen jakinarazpenek ez duten "egotzitako erantzukizunari buruzko erabaki bat"; izan ere, argi dago errekurtsogileak horren gainean zuen ezagutza, kontuan harturik azken urte hauetan izan dituen antzeko zehapenen ugaria; horien guztien zerrenda eman zuen Udalak.

Bigarrena.-Zehatutako arau-hausteak ez daude preskribiturik, errekurtsogileak berak ere alegatzen duen bezala. Salaketak 1999ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 14an gertatu ziren; titularrari edo arduradunari egintza berean jakinarazi zitzaizkion, baina uko egin zion sinatzeari. Espedientea geldirik egon zen 1999ko apirilaren 25era arte; egun horretan, titularrari jakinarazi zitzaion -aipatu Legeko 28.2.a) artikuluan xedatuari jarraituz- epe bat zabaltzen zela alegazioak aurkeztu eta frogak proposatzeko, hala nahi izanez gero. Gelditze hori, beraz, manu berak bigarren idatz-zatian halako kasuetarako ezartzen duen hiru hilabeteko epea baino laburragoa izan zen.

Hirugarrena.-Errekurtsogileak salatutako egitateak ukatu ditu, baina ez alegazioen fasean eta gora jotzeko errekurtso honetan, bere deskargurako froga zehatzik proposatu gabe. Horri dagokionez, Auzitegi honek berriz ere berretsi behar du Udaltzaingoko agenteek, hau da agintaritza dutela aitortzen zaien funtzionarioek, egindako aktetan edo salaketa buletinetan jasotakoa balio-froga dutela. Hori ondoriozta daiteke Administrazio Publikoen eta Guztiendako Administrazio Prozeduraren Araubide Juridikoa arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikulutik eta Zehapen Prozeduraren Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuko 17.5 artikulutik. Gainera, horri buruzko jurisprudentziak -antzinakoa eta egungoa- ere berresten du hori (1997ko uztailaren 2ko Auzitegi Gorenaren epaia, Ar. 5543, Fto. 1gn., besteak beste). Manu eta doktrina horiek, noski, ez daude Konstituzioaren 24. artikuluan baieztatutako errugabetasun-ustearen aurka (30/1992 Legearen 137. artikuluak ere hori jaso zuen); izan ere, uste hori zehatzeko ahalmen administratiboaren printzipio bat bada ere (martxoaren 11ko 45/1997 Auzitegi Gorenaren epaia), indarrik gabe gelditzen da edo geldi daiteke agenteek egin eta berretsitako akta edo buletinaren bitartez; haietan, kasu honetan gertatzen den bezala, xehetasun guztiekin egiaztatzen dira arau-haustearen egitateak. Dokumentu horiek, auzitegi beraren doktrinatik ondoriozta daitekeenez (apirilaren 26ko 76/1990 eta urtarrilaren 28ko 14/1997 epaiak), frogabide bat izan daitezke, lehenbiziko frogabide gisa, ez baitu erabateko edo zalantzarik gabeko egiazkotasuna eta ez dituelako bazter uzten bestelako emaitzak eman ditzaketen gainerako frogak. Froga horiek ez dira egin; beraz, salatutako egitateak egiazkotzat eta buletinetan azaldutako moduan gertatutakotzat jo behar dira. Egitate horiek hiru arau-hauste arin dira, eta 15 eta 100.000 pezeta bitarteko hiru isun zehapen dagozkie. Horiek ezartzea alkatearen eskumena da (2/1989 Foru Legearen 24, 26.3 eta 27.1.a) artikuluak eta 221/1991 Foru Dekretuko 9.1 artikulua)

Laugarrena.-Zehapena ez zuen udal idazkariak eman, errekurtsogileak nabarmen oker adierazi duenez, baizik eta Iruñeko Udaleko alkateak; hain zuzen ere horrek, 1999ko ekainaren 7an, errekurtso honen xede den zehapen ebazpena eman zuen. Zehapenak ez zituen bada jarri eskumenik gabeko organo batek, errekurtsogileak esan duen bezala, baizik eta hain zuzen ere eskumen hori berariaz duenak, esan bezala. Ez da ere egia egintzak motibaziorik ez zuela; hartan nahiko zehatz deskribatzen dira zehatzen diren arau-haustea, arau-hauste horiek non dauden sailkaturik, haien kalifikazioa eta dagozkien zehapenak, bai eta haiek ezartzeko organo eskuduna zein den ere. Horrek guztiak ongi betetzen du azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54. artikuluak xedatutakoa; haren arabera, motibazioa, nahitaezkoa denean, kasu honetan bezala, aski da "egitateen eta zuzenbideko oinarrien aipamen laburra" egitearekin.;

Bosgarrena.-Ezarritako isunaren zenbatekoari dagokionez, hori ere aurkatu baitu errekurtsogileak, haren maila 2/1989 Foru Legearen 26.4 artikuluaren arabera finkatu behar da; izan ere, besteak beste, ondoko faktoreak kontuan hartuz: "egitatearen inguruabar pertsonal eta materialak eta haren errepikapena edo berrerorketa, halakorik egonez gero". Bada, aztertzen ari garen kasuan eman diren inguruabarrak direla eta, eta kontuan hartuta azken urte hauetan establezimendu horrek, arrazoi berarengatik, izan dituen salaketen ugaria, Udalak espedientean erantsi duen txostenean agertzen den bezala, ondoriozta dezakegu errepikapena eta berrerorketa ezin antzeman daitekeen arren -hala izatekotan arau-hauste larria izanen zen, eta isun bakoitza 100.000 eta 1.000.000 pezeta bitartekoa izanen litzateke, eta Nafarroako Gobernua izanen litzateke hura ezartzeko organo eskuduna: 2/1989 Foru Legeko 23.18, 26.2.a) eta 27.1.b) artikuluak-, argi dago jokaera jakinaren gainean egindakoa eta setatsua izan dela ixteko ordutegiari buruzko arauak ez betetzerakoan; horrek berak justifikatzen du ezarritako zehapenaren zenbatekoa. Bidezkoa da, beraz, horri buruzko eskaria ere ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Sergio Peralta Recalde jaunak, "Jaserjo Asociados, S.L." merkataritza-sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz bera baita establezimenduaren titularra, aurkeztutakoa 100.000 pezetako hiru isun-zehapen ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko ekainaren 7an eman zuen ebazpenaren aurka. Egintza hori berretsi da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-20-06an emandako 3.201 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5201 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Marian Raposo López jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -27049/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.201 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5201 gora jotzeko errekurtsoa, Marian Raposo López jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 27an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -27049/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste baten ondorioz Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaz jarritako trafikoko isun bat, borondatezko epean ordaindu ez zena, ordainarazteko organo horrek agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu Erregelamenduko 99. artikuluan jasotako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, behar diren formazko betekizunak betez. Ahaleginak egin dira aipatu ebazpena posta zerbitzuaren bitartez jakinarazteko, hain zuzen ere 1998ko abenduaren 30ean, baina ez zen lortu; saioa Lan Ministerioko Lurralde Zuzendaritzaren azken helbidean egin zen -Zilbetiko Monasterioa kaleko 4.ean-, horixe baita errekurtsogileak Nafarroako Gobernuko delegazioan alegazioak aurkezteko idatzian aurreko urriko 13an jakinarazpenetarako aipatu zuen helbidea. Egun hartan, abenduaren 30ean, interesdunak jada ez zuen lan egiten aipatu administrazio unitatean, eta hala jaso zuen jakinarazpena egiteko bertaratutako agenteak; beraz, zehapen ebazpena 1999ko otsailaren 26ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bitartez jakinarazi zen, bai eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean argitaratuz ere. Hartara, tramitea betetzat eman zen. Jakina den bezala, ediktuen bidezko jakinarazpenak aparteko izaera du; azken konponbidea da, eta hura bideragarria da soilik jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denean, edo, bestela, kasu honetan bezala, interesdunaren helbidea ezagutzen ez denean (Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua).

Bada, egintza hori irmo eta onartuta geratu zen behar den denboran eta moduan ez baitzen errekurtsorik aurkeztu, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluari jarraituz. Dekretu haren bitartez Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horri dagokionez, gogoratu behar da hemen aipatu zehapen ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daitekeela: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren dagokion sailean edo gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan.

Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainazpenaren bidetik eskatzea bai eta % 20ko premiamenduzko errekargua (aipatu Erregelamenduko 98 eta 100. artikuluak) eta berandutza korrituak ere (arau bereko 98 eta 109. artikuluak). Bestalde, ezin izan dugu antzeman zehapenak preskribitu duenik (behin irmo direnean, zehapenek urtebeteko epean preskribitzen dute ?Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua), ez eta ordainketa luzatzeko aukera ematea ez eta bestelako akatsik ere, Administrazioak egindakoak ala ez, auzitegi honek kontuan hartu behar duenik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (27049/98 zenbakiko zehapen espedientea). Egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-15ean emandako 3.108 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5202 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Alberto Pastor Munárriz jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -15107/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.108 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5202 gora jotzeko errekurtsoa, Alberto Pastor Munárriz jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -15107/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Alberto Pastor Munárriz jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ibilgailua bidearen erdian aparkatzeagatik 16.000 pezetako isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 1999ko abuztuaren 30ean eman zuen ebazpenaren aurka. Bere ustez egokia dena alegatu eta isuna deuseztatzeko edo, halakorik ezean, ahal den guztian gutxitzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen (15107/99 zenbakia), eta errekurtsoa ezestearen aldeko txostena ere eman zuen.

3. Errekurtsogileak agiri bidezko froga bat egin dadin proposatu eta Auzitegi honek, aurtengo maiatzaren 16ko 869 zenbakiko ebazpen probidentziaren bitartez, egoki jo zuen proposatutako agiri bidezko froga. Frogaren gainerakoak ez du tokirik; ez da beharrezkoa errekurtsoa ebazteko

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Errekurtsogileak alegatu du Iruñeko Udaltzaingoak eginiko salaketa ez zaiola jakinarazi. Alegazio hori ezin da onartu. Igorritako udal espedientean jakinarazpena egiteko huts egindako bi ahalegin jasota daude, biak ala biak salatutako ibilgailuaren titularraren helbidean. Posta zerbitzuak egin zituen 1999ko apirilaren 28ko 12:00etan eta maiatzaren 11ko 11:00etan, baina interesduna ez zegoen etxean. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Udalak ediktua Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALen bidez (1999ko uztailaren 7ko 84. alea) eta Udalaren ediktuen oholaren bitartez jakinaraztera jo zuen. Hala kreditatu da espedientean. Jakinarazpen horretan, besteak beste, ibilgailuko titularrari eskatzen zitzaion bera ez bazen ibilgailua gidatzen zuena gidaria identifikatzeko, 15 egun balioduneko epean (Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikulua). Halaber, beste horrenbesteko epea ematen zitzaion alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko, baina ohartarazten zitzaion alegazioen idazkirik aurkezten nahiz frogarik eskatzen ez bazuen, salaketaren jakinarazpena ebazpen proposamentzat joko zela. Halaber, iragarri egiten zitzaion zehapen espedientea udal bulegoetan aztertzeko aukera zuela, eta bazuela nahi zituen kopiak guztiak eskatzerik.

Bada, salatutakoak, ibilgailuko titularra zenak, jakinarazpena jaso ondoren ez zuen deskarguen plegurik aurkeztu ez eta frogarik proposatu ere, eta ez zuen arau-haustearen erantzulerik identifikatu. Salaketaren jakinarazpena ebazpen proposamen gisa balio izan zuen. Azkenik, ez da kreditatu interesdunak inolako indefentsiorik jasan izan behar duenik, hain zuzen ere bere burua defendatzeko aukera izan baitzuen udal egoitzan, baina ez zuen aukera horretaz baliatu nahi izan.

Bigarrena.-Salatutako egitatea nahikoa frogaturik dago. Eta frogaturik dago hain zuzen ere Trafikoari buruzko 76. artikulua aplikatuta. Izan ere, haren arabera, trafikoa zaintzeko ardura duten agintaritzaren agenteek eginiko salaketek, aurkako frogarik ezean, fedea emanen dute salatutako egitateei buruz. Gure kasuan, salaketa ez zuen Udaltzaingoko agente batek egin, bik baizik, eta salatuak ez zuen alegatu ez aurkako frogarik proposatu ere prozesuaren behar zen unean. Salatutako egitatea arau-hauste larria da, Trafikoari buruzko Legeko 65.4.4 artikuluaren arabera (leku arriskutsuetan edo trafikoa larriki oztopatuz gelditzea eta aparkatzea); lege horri testu berria eman zion martxoaren 24ko 5/1997 Legea erabili dugu. Hori guztia, gainera, Trafikoari buruzko Legeko 91.2.1) eta 3) artikuluarekin lotu behar da (bidearen erdian aparkatzea). Arau-haustea Iruñeko Udaleko kale edo bide publiko batean gertatu zen; beraz, haren eskumena da, errekurtsogileak adierazi duenaz bestera, hori salatu eta zehatzea (Legearen 7.a) artikulua), eta horregatik jardun du Herritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 1999ko abuztuaren 30eko ebazpenaz. Zinegotzi hori eskuordetuta dago, urte bereko uztailaren 5eko Alkatetzaren erabakiz (abuztuaren 20ko 104. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Maila txikieneko zehapena ezarri zaio.

Hirugarrena.-Azkenik, udal espedientea azterturik, ez dago arau-haustearen preskripziorik, ez prozeduraren iraungipenik ere; hori guztia legez ezarritako epeak bete egin direlako. Espedientea salaketarekin hasi zen (trafiko arloko zehapen ahalmenari buruzko Erregelamenduko 10. artikulua), hain zuzen ere 1999ko apirilaren 13an; uztailaren 7an jakinarazpena behar bezala egin zitzaion ukituari, eta ez zen inolaz ere iragan preskripziorako ezarri den 3 hilabeteko epea (Trafikoari buruzko Legeko 81.1 artikulua). Espedienteari 1999ko irailaren 3an eman zitzaion amaiera, hain zuzen ere isuna jakinarazi zenean (orduan ere ez zen iragan trafiko arloko zehapen ahalmenari buruzko Erregelamenduari jarraituz prozedura iraungitzeko ezarri den 7 hilabete epea).

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Alberto Pastor Munárriz jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Errekurtsoa trafikoko arau-hauste batengatik 16.000 pezetako isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak 1999ko abuztuaren 30ean emaniko ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpena berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-14an emandako 99-5346 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5346 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Domingo Díaz de Cereo jaunak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua eraman baitzion Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko irailaren 29an egindako tasaren likidazioaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.080 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5346 gora jotzeko errekurtsoa, Fernando Domingo Díaz de Cereo jaunak aurkeztutakoa udal garabiak ibilgailua eraman baitzion Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko irailaren 29an egindako tasaren likidazioaren aurka

Egitatezko aurrekariak:

1. Fernando Domingo Díaz de Cereo jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, zama lanetarako gordetako eremuan NA-5274-P matrikuladun bere ibilgailua aparkatu eta udal garabiak eraman baitzuen, egindako tasaren likidazioaren aurka.

2. Errekurtsogileak bere ustez bidezkoa dena alegatu eta ordaindutako tasa itzultzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri eta errekurtsoa ezesteko eskatzen duen txostena aurkeztu du.

4. Ez da inolako frogarik proposatu.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Salatutako egitatea frogaturik dago. Egia da bai salaketa zaindari kontrolatzaile batek egin zuela. Halakoen deklarazioek, printzipioz, ez dute ustezko egiazkotasuna, Trafikoari buruzko Legeko 76. artikuluak aipatzen duena. Baina egia da ere salaketarekin batera argazki bat aurkeztu dela. Argazki horretan argi eta garbi dago salatutako ibilgailua zama lanetarako gordetako eremu batean aparkaturik zegoela. Ez da froga gehiagorik behar.

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 91.2 artikuluak ezartzen du zer den leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua gelditzea edo aparkatzea eta zirkulaziorako oztopo larria diren edo arriskutsuak diren geldialdi edo aparkatzeei buruzko kasuen zerrenda dakar; g) idatz-zatian zama lanetarako gordetako eremu batean, hura erabiltzeko orduetan, aparkatzea aipatzen du. Bada, Administrazioak, Trafikoari buruzko indarreko legeko 71.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ahalmena du garabi zerbitzua erabiliz ibilgailua erretiratu, hura gorde eta erregelamenduz ezarritako tasa eskatzeko.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezestea Fernando Domingo Díaz de Cereo jaunaren gora jotzeko errekurtsoa, NA-5274-P ibilgailua udal garabiak erretiratu baitzuen Iruñeko Udalak igorritako tasaren likidazioaren aurka aurkeztutakoa. Likidazio hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-07-21ean emandako 3.769 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5404 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Javier Lecumberri Irigoyen jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka -20062/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.769 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5404 gora jotzeko errekurtsoa, Javier Lecumberri Irigoyen jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka -20062/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Javier Lecumberri Irigoyen jaunak, 1999ko urriaren 5ean aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (20062/96 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. Artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 1999ko urriaren 26ko probidentziaren bitartez -2000ko maiatzaren 29an jakinarazi zen- hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbidezko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1999ko urriaren 26ko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekur- tsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-14an emandako 3.073 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5768 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro José Alsua Arregui jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko irailaren 2an eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -34105/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.073 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5768 gora jotzeko errekurtsoa, Pedro José Alsua Arregui jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko irailaren 2an eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -34105/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Pedro José Alsua Arregui jaunak aurkeztu du ibilgailua debekatutako tokian gelditu edo aparkatzeagatik ezarri zitzaion zehapen baten aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko irailaren 2ko ebazpenaren aurka.

2. Aipatu ebazpen horrek aurka, errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Interesdunak debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik ezarritako zehapenaren aurka Iruñeko Udalean aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoaren ezespena aurkatu du. Hala eta guztiz ere, Auzitegi honek jada errekurtso hori ebatzia du; hain zuzen ere, 5.414/99 zenbakiko errekurtsoa da, aipatu berraztertzeko errekurtsoa ezesteko ebazpenaren aurkakoa: 2000ko maiatzaren 2ko 2.313 zenbakiko ebazpena eman zen hari buruz. Horrenbestez, Auzitegi honek ez du zertan bere erabakia berretu.

Bigarrena.-Horrenbestez, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan antolamendu juridikoak toki entitateen egintzen aurkako gora jotzeko bidera iristeko eskatzen dituen formazko betekizunak kreditatu diren; hala ez bada, ezinezkoa izanen da gaia sakon aztertzea.

Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak -Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkatzeari dagokionean garatzen duen Erregelamenduaren II, kapituluari idazkera berria ematen dio- esaten du gora jotzeko errekurtsoa ezin izanen dela onartu ondoko kasuetan: ... g) Aurkaezinezko egintza bat denean. Kasu honetan, kontuan hartuta errekurtsoa jada ebatzita dagoela, egintza hori ezin da berriz aurkatu. Bidezkoa da errekurtsoa ez onartzea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Bidezkoa dela ez onartzea ibilgailua debekatutako tokian gelditu edo aparkatzeagatik ezarri zitzaion zehapen baten aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duen Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko irailaren 2ko ebazpenaren aurka Pedro José Alsua Arregui jaunak aurkeztutako 99-5768 gora jotzeko errekurtsoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-12an emandako 3.034 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-5788 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ainhoa Urrutia Sagardia andreak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua eraman baitzion Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko urriaren 26an egindako tasaren likidazioaren aurka Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.034 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamabian

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-5788 gora jotzeko errekurtsoa, Ainhoa Urrutia Sagardia andreak aurkeztutakoa udal garabiak ibilgailua eraman baitzion Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak 1999ko urriaren 26an egindako tasaren likidazioaren aurka Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Ainhoa Urrutia Sagardia andreak aurkeztu du gora jotzeko errekurtso hau, ustez MUGA eremuan (Conde Rodezno kalea, 3) ez tiketik, ez indarreko egoiliar txartelik ez zuela, aparkaturik zegoen ibilgailu bat udal garabiak erretiratu ondoren Iruñeko Udalak 1999ko urriaren 26an eginiko 8.4000 pezetako tasaren likidazioaren aurka.

2. Aipatu ebazpenaren aurka, errekurtsogileak aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, likidazioa deuseztatu eta, bukatzeko, ordaindutako 8.400 pezetako kopurua itzul dakion erregutu du.

3. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko oinarriak ezarri zituen uztailaren 25eko 18/1989 Legeko zazpigarren oinarriak xedatu zuen agintaritza eskuduneko agenteek bide publikotik erretiratu ahal izanen dituztela trafikoa oztopatzen edo larriki zailtzen duten ibilgailuak. Bestetik, 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 7.c) artikuluak ezarri zuen udalek dutela ibilgailuak bide publikotik erretiratu eta gordetzeko eskumena, betiere arauz ezartzen diren kasu eta baldintzetan edo harentzat arriskua dagoela sumatzen denean. Artikulu horrek b) idaz-zatian irizpide argi bat ematen du; adierazten du hiri bideetako erabilerak bateragarria izan behar duela aparkalekua erabiltzaile guztiekin banatzearekin, betiere trafikoak behar den arintasuna duela. Lege bereko 38.4 artikuluak dio hiri bideetan gelditu eta aparkatzeari buruzko araubidea udal ordenantza batez arautu behar dela, eta behar diren neurriak har daitezkeela trafikoa ez oztopatzeko, besteak beste, aparkaldiaren iraupenari buruzko ordu-muga batzuk, bai eta behar diren neurri zuzentzaile guztiak ere, ibilgailua erretiratu edo geldiaraztea barne. Ibilgailuak erretiratzeko baimena emateko erabiltzen den kontzeptua trafikoa oztopatzea da; beraz, horri begiratu behar diogu ebazteko ibilgailuak gelditu edo aparkatzeari buruzko Iruñeko Udaleko udal ordenantzak arauen hierarkiaren printzipioa hautsi duen ahal ez esateko. 71.1 artikuluko a) eta e) idatz-zatiek ezartzen dute Administrazioak, arauz ezarritakoari jarraituz, ibilgailu bat bidetik erretiratu ahal izanen duela ondotik zehazten diren kasuetako batean: zirkulaziorako arriskua dagoenean edo zirkulaziorako nahiz zerbitzu publikoren baten funtzionamendurako oztopo larria denean... bai eta ibilgailua aparkaturik dagoenean udal agintariek ordu-mugapenekotzat jotako lekuetan aparkaturik dagoenean, horretarako baimentzen duen erakusgarririk jarri gabe edo ordaindutako denbora gainditu duenean, udal ordenantzan ezarritakoari jarraituz.

Halaber, 39.2.b) artikuluak xedatu zuen debekaturik dagoela aparkatzea udal agintariek ordu mugapenekotzat jotako lekuetan, horretarako baimentzen duen erakusgarririk jarri gabe edo ordaindutako denbora gainditu denean.

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorreko 91. artikuluak oinezkoen, ibilgailuen nahiz animalien trafikorako arriskua edo oztopo larria diren gelditze edo aparkatze kasuen zerrenda dakar. Artikulu horiek kasu horiek arau-hauste larritzat jotzen ditu, baina ez numerus clausus bezala. Ibilgailuak erretiratu daitezke 91. artikuluko kasuetatik kanpo ere, aparkaturiko ibilgailua zerbitzu publikoren baten funtzionamendurako traba denean. Kasu hori Erregelamenduak betearazitako 71. artikuluan jasota dago. Erregelamenduaren 93. artikuluak aurreikusten du hiri bideetan gelditu eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzen bidez arautu ahal izanen dela, eta behar diren neurriak hartu ahal izanen direla trafikoa ez oztopatzeko, ibilgailua erretiratzea barne. Aparkaldi mugatuko eta egoiliarrentzako aparkaldiko eremuak arautzen duen Iruñeko Udalaren Ordenantzaren 22.1 artikulua legezkoa da, tiketik edo indarreko egoiliar txartelik gabe aparkatzeko kasuetan trafikorako oztopo bat gertatzen da, eta horrek baimena ematen du ibilgailua erretiratzeko.

Horrenbestez, zalantzarik gabe, hasiera batez Iruñeko Udalak gaitasuna du tiketik nahiz indarreko egoiliar txartelik gabe aparkaturik dauden ibilgailuak erretiratzeko.

Bigarrena.-Aurrekoa gorabehera, eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoen arren, agintaritzaren agenteek salatutako gertaerak kontrako frogarik ez dagoenean egiazkotzat eman behar direla, eta kontuan izan behar dela, Administrazioak berak aitortu duenez, egiazkotasun uste hori ezin dela hedatu trafikoko aparkaldi mugatuetako zaintzaile edo kontrolatzaileetara, horiek ezin baitira jo agintaritzaren agente gisa, Auzitegi Gorenaren 1991ko urriaren 1eko epaian eta 1993ko azaroaren 23ko epaian, 1998ko abenduaren 23ko epaian edo 1999ko irailaren 22ko epaian deklaratzen den bezala; azken horren arabera, ezin da onartu eremuko zaintzaile edo kontrolatzaileak eginiko salaketak inolako baliorik ez duela arau-haustea kreditatzeko ondorioetarako, arau-haustea ikusi duen edozein partikularrek eginiko salaketari balioa kentzerik ez dagoen bezalaxe; Bide Segurtasunari buruzko Legeko 75. artikuluak aurreikusten du zehapen prozedura has daitekeela bai ofizioz eta bai trafikoa zaintzeko zerbitzuaren ardura duten agintaritzaren agenteen ekimenez ere, edo egitateak zuzenean ezagutu dituen beste edozein pertsonaren ekimenez ere. Egitateak ezagutu dituen edozein pertsonaren salaketak, aipatu jurisprudentzia-doktrinaren arabera, beti izanen da kontuan hartu beharreko frogabide bat, hari egiazkotasuna eman edo uka diezaioketen gainerako inguruabarrekin uztartuta, eta beti balore diskrezionaleko elementu bat izanen da (nahiz arrazoiz baloratu beharrekoa) egitatea zehatzeko eskumena duen organo administratiboarentzat; balorazio hori, betiere, errekurtsoaren bidetik berrikusi ahal izanen da. Oker bat da zehapen erabaki bat oinarritzea frogatzeko zama arau-hausleari aldatzean, eta horixe da egiazkotasun ustea, aipatu 76. artikuluak agintaritzaren agenteek eginiko salaketei ematen diena, alde batera utzita beste edozein balorazio-elementu, salatzaileak egiazkotasun uste hori ez duenean.

Hirugarrena.-Aztertzen ari garen kasuan erraz ikus daiteke salatuak egozten zaion arau-haustearen egitatea ukatu duela, hain zuzen ere agintaritzaren agentea ez den aparkaldi mugatuko eremuko zaintzaile edo kontrolatzaile batek eginiko salaketa batetik datorrelako; erraz ikus daiteke ere bestelako frogabiderik gabe (ezin baita onartu halakotzat agintaritzaren agente baten aurkeztutako txostena, non esaten baitu ibilgailua gordailura sartu zela ez tiketik ez indarreko egoiliar txartelik gabe, baina adierazi gabe MUGA eremuan aparkaturik zegoen ala ez), garabi zerbitzuaren tasa ordainarazten zaio, 76. artikuluak agintaritzaren agenteek eginiko salaketei aitortzen dien egiazkotasun ustean oinarrituta; izan ere, tasa hori kobratzeko erabili den irizpideak ez du lege oinarririk, aipatu 76. artikuluko aplikazio oker batean oinarritzen delako. Argi eta garbi dago, beraz, Konstituzioaren 24. artikuluak jasotako egiazkotasun ustearen printzipioa urratu dela. Hori dela eta, garabiaren tasaren ordainarazpena Zuzenbidearen aurkakoa dela deklaratu behar dugu, frogarik ez baitago. Hura deuseztatu egin behar da.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko garabi zerbitzuak eginiko tasaren likidazioaren aurka aurkeztutakoa; likidazio hori deuseztatu egin behar dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-21ean emandako 3.290 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-6039 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Antonio Jorge Martínez Aznárez jaunak jarri zuen, ibilgailua tiketan baimendutako denbora gaindituta aparkatuta edukitzeagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen zehapen ebazpenaren -670272/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.290 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-6039 gora jotzeko errekurtsoa, Antonio Jorge Martínez Aznárez jaunak aurkeztutakoa ibilgailua tiketan baimendutako denbora gaindituta aparkatuta edukitzeagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen zehapen ebazpenaren -670272/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Antonio Jorge Martínez Aznárez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du aparkaldi mugatuko eremuan lortutako tiketan adierazitako denbora gaindituz ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik 1999ko apirilaren 22an eginiko arau-haustearen ondorioz ezarritako zehapenaren aurka Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi delegatuak agindutako ebazpenaren aurka.

2. Aipatu ebazpenaren aurka, errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Errekurtsogileak adierazi du, lehenbizi, inoiz ere ez duela aitortu bera izan zenik ibilgailua gidatzen zuena. Auzitegi honek ezin du kontu hori ezin du ontzat eman, salatuak ez baitzion ezer ohartarazi salaketa egin zuen Administrazioari arau-haustea egin zuen gidariaren nortasunari buruz; betebehar hori Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeko testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 72. artikuluan ezarri zuen.

Zehapena jaso duenak baieztatu du prozedurarik ez dela izan. Hori ezin da ontzat eman, jakinarazpenak, gutxienez, bi aldiz emateko ahaleginak egin zirelako, posta zerbitzuaren bitartez. Interesatua, ordea, ez zegoen bere helbidean; beraz, salaketa ediktuen eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bitartez jakinarazi zitzaion; hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59. artikuluak agintzen duen bezala. Prozeduraren gainerakoari eta udal administrazioaren eskumenari dagokienez, esan beharra dugu prozedura bete egin dela, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 78. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz; udalek hiri bideetako trafikoa antolatu eta kontrolatzeko duten eskumena Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeko testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1992 Errege Dekretu Legegilearen 7. artikuluan jasota dago.

Bigarrena.-Errekurtsogileak eskatutako frogei dagokienez, aipatu beharrekoa da errekurtsogileak ez zuela Udalean ez alegaziorik aurkeztu, ez frogarik proposatu ere.

Konstituzio Auzitegiak esan izan du Konstituzioaren 24.2 artikuluak konstituzioko egin duela bidezkoak diren oinarrizko eskubide gisa frogabide guztiak erabiltzeko eskubidea. Eskubide hori prozesu guztietan erabil daiteke, eta froga jarduera bat bultzatzeko aukerak bermatzen duen defentsarako eskubide berari atxikia dagoela (Konstituzio Auzitegiaren urtarrilaren 15eko 1/1996 epaia); hala ere, ez du biltzen froga-jarduera mugarik gabeko bat burutzeko eskubide hipotetikoa -haren arabera aldeek ahalmena izanen lukete proposatzen diren froga guzti-guztiak exijitzeko (Konstituzio Auzitegiaren abenduaren 14ko 233/1992 epaia)-. Frogarako eskubide orokor bat dago, baina horrek ez du esan nahi prozesu guzti-guztietan eta maila guztietan -edozein dela ere proposatzen den bitartekoa eta frogatu nahi dena- frogarako eskubide absolutu eta automatiko bat denik. Epaitu behar duenari dagokio frogak onartzea, haien nolakotasunari eta egiaztatu nahi dutenarekin duten loturari begiratuta. Frogaren egokitasunak isla izan behar du hura onartzeko eta pertinentea dela adierazteko garaian (Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 23ko 116/1997 epaia). Administrazio prozedura zehatzailearen frogari dagokionez, Auzitegi Gorenak behin eta berriz eman duen doktrina zalantzarik gabea da espedientearen instruktoreari dagokiola bereiztea proposatutako frogak baliagarriak ote diren egitateak argitzeko. Bestalde, Administrazioak askatasun zabala dauka erabakitzeko frogatu behar diren egitateei buruz eta interesdunak proposatzen dituen frogabideak egokiak diren ala ez erabakitzeko (horiei guztiei buruzkoa da 1997ko martxoaren 4ko epaia -R. Ar. 1860-). Kasu honetan, Auzitegiak uste du proposatutako frogak ez direla erabakigarriak errekurtsoa ebazteko.

Errekurtsogileak preskripzioa gertatu dela ere alegatu du. Ezin da hori ere ontzat eman; izan ere, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81. artikuluaren arabera, preskripzioa eten egiten da salaketa nahiz zehapena jakinarazteko Administrazioak egiten duen edozerekin, lege horretako 78. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Espediente administratiboan egiazta daitezkeen administrazio jarduketek jakinaraztea dute helburu, ibilgailuaren titularra ez baitago etxean; hori dela eta, preskripzioa eten egin dela jo behar dugu, beharrezko eta ezinbesteko jarduketak direlako horiek.

Hirugarrena.-Zehapenaren mailaketari dagokionez, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretuko 69. artikuluak dio lege honetan aurreikusitako zehapenak egitatearen larritasunaren, garrantziaren, arau-haustearen aurrekarien eta sortutako arriskuaren arabera mailakatuko direla. Kasu honetan, tiketan baimendutako denbora gainditzea arau-hauste arina eta maila txikienekoa da. Beraz, bidezkoa da zehapenaren zenbatekoa gutxitu eta 5.000 pezetatan ezartzea. Bidezkoa da errekurtsoa hein batean baiestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Antonio Jorge Martínez Aznárez jaunak aurkeztutako 99-6039 zenbakiko errekurtsoa hein batean baiestea. 1999ko apirilaren 22an aparkaldi mugatuko eremuan erositako tiketako denbora baino gehiago ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik ezarritako zehapenaren aurka Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi delegatuak eman zuen ebazpenaren aurka aurkeztu zen errekurtso hori; errekurtsoa hein batean baietsi eta 5.000 pezetatan utzi da zehapena, arau-hauste arina izan delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-09-12an emandako 4.651 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-6801 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Antonio López Ollobarren jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -3171/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.651 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-6801 gora jotzeko errekurtsoa, José Antonio López Ollobarren jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -3171/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik ezarritako zehapen ebazpen batez jarritako trafikoko isun bat, borondatezko epean ordaindu ez zena, ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (aipaturiko zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Beste edozein gogoeta egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honi buruzko eztabaidaren markoa diren egitatezko elementuak azpimarratu behar dira.

a) Zehapen espedientean agindutako ebazpenaren bitartez errekurtsogileari isun bat jarri zitzaion, trafiko arloko arau-hauste bat egiteagatik.

b) Egintza horren aurka, 2.098/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso hori ezetsi egin zen 1999ko apirilaren 16ko 4.770 ebazpenaren bitartez; ebazpen horren aurkako errekurtsorik ez da aurkeztu administrazioarekiko auzibideen ordena jurisdikzionalean.

c) Hurrengo abuztuaren 9an, premiamenduzko probidentzia agindu zen -hain zuzen ere, gora jotzeko errekurtso honen xedea-, zorra borondatezko epean ordaindu ez zelako.

Bigarrena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu Erregelamenduko 99.1 artikuluan jasotako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari behar diren formazko betekizunak betez. Ezin izan da antzeman ordainketa egiteko epea luzatu denik ere, ez bestelako akatsik, ofiziozkoak barne, ere, Auzitegi honek kontuan hartu beharko lituzkeenik.

Hirugarrena.-Preskripzioari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 132.3 artikuluak dio zehapenek preskribitzeko epea zehapena ezartzeko ebazpena irmo izan eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dela kontatzen. Argi dago xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez duela zerikusirik egintza batek administrazio bideari bukaera ematearekin. Trafikoaren arloan, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak bide administratiboaren irmotasuna aipatzen du Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 138.3 artikuluak adierazitako ildo beretik, hain zuzen ere zehapen ebazpen bat betearazteko abiapuntu bezala. Hala ere, ez ditu administrazio bidearen "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluak eta Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak aipatzen duten irmotasuna, berariazkoak direnak zehapenen preskripzio-epea kontatzen hasteko. Beste irmotasun hori ulertu behar da ez bide administratiboan, ez judizialean inolako ekintza edo errekurtsorik aurkezterik ez dagoenean egintza edo erabaki batek dueneko egoera juridikoa dela, eta hori gerta daiteke edo hura aurkatzeko epeak iragaten utzi direlako -bitarte horretan egintza hori irmo bihurtu eta ontzat jo da- edo lege ekintzak betearazi ondoren, emandako ebazpen edo epaiek ezetsi egin dituztelako aurkeztutako errekurtsoak -emandako epaiaren aurkako errekurtsorik ez da aurkeztu edo ezin da errekurtso gehiagorik aurkeztu.

Amaierako une horietatik aurrera zehaztu behar da "dies a quo" izenekoa zehapenen preskripzioa kontatu ahal izateko. Egun hori da zehapen egintzak irmotasuna hartu eta aurkaezina den egunekoa. Hartara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 138.3 eta 132.2 artikuluek eta Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2 artikuluek arautzen dutena bi gai ezberdin dira eta eragin ezberdinak dituzte: aipatu legeetako lehenbizikoek zehazten dute zehapenak noiz betearaz daitezkeen; bigarrenek zehazten dute zein egunetan hasten den zehapenek preskribitzeko epea noiz hasten den kontatzen. Inoiz ez dira bat etorriko denboran administrazio bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna; kasu batean zehapen ebazpena jakinarazten den egun berean izanen da, eta beste kasuan, gutxienez ere, jakinarazpena izan eta bi hilabetetatik aurrera, hori baita administrazioarekiko auzibideen ordena jurisdikzionalean aurkatzeko legez dagoen epea. Haien eraginak ere guztiz ezberdinak dira: administrazio bidearen amaierak bidea zabaltzen du egintza betearazteko eta bide judizialean aurkatzeko; irmotasunak, berriz, ezinezko egiten du aurkapen hori, aurka egiteko epea agortu delako (aparteko berrikusteko errekurtsoa salbu) edo aurkatu ondoren ezetsi egin delako. Egintzaren irmotasunak berekin dakar, gainera, preskripzio epea kontatzen hastea.

Horri dagokionez, Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak adierazten du maila judizialean aurka daitezkeela soilik administrazio bideari amaiera ematen dioten egintza espresu edo ustezkoak; 28. artikuluak, berriz, ezin dira aurkatu behar den garaian eta moduan aurkatu ez direlako irmo bihurtu eta ontzat eman diren beste batzuk berresteko edo berritzekoak direnak; hori dela eta, koherentziaz, 51. artikuluak ezartzen du errekurtsoa ez dela onartu behar hura aurkezteko epea iraungi baldin bada, egintzak aurkatzeko epea iragaten bada, egintza horiek irmo bihurtzen baitira. Epea iraungi bada, egintza irmo bihurtu da, eta egintza hori berretzeko diren gainerako egintzak ere ezin dira aurkatu. Hori guztia, bide administratiboan irmo -oker esaten zaie horrela- direnei buruz; hain zuzen ere, haien aurkako errekurtsorik aurkez daiteke Administrazioarekiko auzien bidetik.

Horrenbestez, administrazioa betearaz ditzake bide administratiboari amaiera jartzen dioten toki entitateentzako egintza zehatzaileak, eta aurka ezinak dira; hala ere, egintza horien irmotasunak ez du biderik ematen haiek Administrazioarekiko auzi-errekurtso batez -eta Nafarroan Administrazio Auzitegi honen aurreko gora jotzeko errekurtso batez- aurkatzeko. Egintzak irmo bihurtzen diren egunean bertan hasten da kontatzen zehapena preskribitzeko epea.

Kasu honetan bide administratiboan irmotasuna egon zen zehapen ebazpena eman zen egun beretik, eta isuna borondatezko epea ordaindu gabe utzi eta gero betearazteko moduan zegoen zehapena; hala ere, preskribitzeko epea kontatzen hasteko eguna guk errekurtsoa ezesteko ebazpena eman genuenekoa da, hain zuzen ere 1999ko apirilaren 16a. Egintza irmo bihurtu zen gero administrazioarekiko auzibideen jurisdikzioan aurkatu ez zelako; gure ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteren buruan hartu zuen irmotasuna. Horrenbestez, argi dago zehapenak preskribitzeko urtebeteko legezko epea ezin izan dela bete. Hori dela eta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, aipaturiko premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori berretsi da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-06-16an emandako 3.115 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-6894 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Martínez de Murguía Zaratiegui jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -36063/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.115 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako ekainaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-6894 gora jotzeko errekurtsoa, Fernando Martínez de Murguía Zaratiegui jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udalaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -36063/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik -ibilgailua lorategi batean aparkatzea (Vuelta del Castillo, Ezkirotz kalea)-, trafikoko arauak hautsi baitira, isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Hiritarren Babeserako zinegotzi delegatuak emandako ebazpenaren aurka (hiri horretako Alkatetzak eskuordetuta egin du hori; eskuordetzea 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak frogarako elementu anitz aurkeztu duela (egitateak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako araua...) eta ikusirik interesdunak ez duela alegaziorik aurkeztu behar zen fasean (ustez zuen errugabetasuna bukatu da horrela, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 epaiari jarraituz); oraingoan ere, errekurtso aldian, proposatutako froga gorabehera ez da errugabetasun uste hori ezertan ere aldatu; beraz argi dago arau-haustea zehapen espedientean jaso bezala gertatu zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar. Kasu honetan Udalak ez du egiaztatu arau-haustea kasu horitakoren batean sar daitekeenik, ez eta erregelamendu horretako 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen direnetan ere. Espedientean, gainera, ez da inon ageri arau-haustearen larria justifikatzen duen inolako azalpenik. Ohartarazi behar da zehapen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla, eta ezin dela analogia erabili. Kasu bakoitza, beti, arauetan aurreikusitako kasuetan sailkatu behar da. Horrenbestez, arau-hauste hau arintzat jo behar da, legearen 65.3 artikuluari jarraituz, eta 10.000 pezetako isuna jarri behar da, 67.1 artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako sailkapenari jarraituz. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa hein batean baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegiak

Ebatzi du: Bidezkoa dela hein batean baiestea goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste larri batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori hein batean deuseztatu behar dugu, eta, haren ordez, 10.000 pezetako isuna jarri dugu, arau-hauste arin bat egin delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-05-23an emandako 2.754 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-6914 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Luis Berdonces Lafraya jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko azaroaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -4438/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.754 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-6914 gora jotzeko errekurtsoa, José Luis Berdonces Lafraya jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko azaroaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -4438/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaz organo berak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (aipaturiko zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena errekurtsogileari jakinarazi zitzaion, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betez. Egintza hori irmo bihurtu da eta ontzat jo da, ez baita haren aurkako errekurtsorik aurkeztu behar diren denboran eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzea.

Errekurtsoak alegatu du zehapenak preskribitu duela, Bide Segurtasunari buruzko legearen 81.2 artikuluari jarraituz; artikulu horren arabera "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, (...)". Horri dagokionez, adierazi beharra dago isuna, zehapen bat izateaz gainera, zuzenbide publiko ez-tributarioko diru sarrera bat dela; hura ordainarazteko, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da. Artikulu horren indarrez, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaio". Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (martxoaren 2ko 2/1999 Foru Legeaz aldatua) ezarri zuen lau urteren epean preskribitzen dutela (bost urte hori baino lehen) zuzenbide publikoko diru sarrera ez-tributario horiek, eta preskripzio epe hori eten eginen da edozein motatako erreklamazio eta errekurtsoak aurkezten direnean (arau bereko 18.1.a) artikulua).

Auzitegi honen irizpidea izan da, ofizioz preskripzioaren institutu juridikoa dagoela antzematen denean, trafikoko isunak ezartzearen ondorioz sortutako zorrak betearazteko premiamenduzko probidentzia ezarritako zehapena irmo bihurtu eta hurrengo urtean agindu behar dela. Hori bai, behin premiamenduzko probidentzia agindu ondoren, goian aipaturiko manuen babesean, gure ustez Administrazioak lau urteko epea du hura betearazteko.

Beraz, errekurtsogileak aurkapenean alegatutako arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun batengatik sortutako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 00-05-23an emandako 2.745 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-6922 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Helmut Dollavar jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko irailaren 6an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -6626/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.745 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-6922 gora jotzeko errekurtsoa, Helmut Dollavar jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalaren Alkatetzak 1999ko irailaren 6an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -6626/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaz ezarritako isuna, borondatezko epean ordaindu ez dena, ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbidezko oinarriak:

Lehena.-Hauxe da errekurtsoan azaltzen den gaia: premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa baten legezkotasuna zehaztea.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 1999ko martxoaren 29an, behar diren formazko betekizunak betez. Egintza hori irmo bihurtu da eta ontzat jo da, ez baita haren aurkako errekurtsorik aurkeztu behar diren denboran eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzea.

Errekurtsoak alegatu du zehapenak preskribitu duela, Bide Segurtasunari buruzko legearen 81.2 artikuluari jarraituz; artikulu horren arabera "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, (...)". Horri dagokionez, adierazi beharra dago isuna, zehapen bat izateaz gainera, zuzenbide publiko ez-tributarioko diru sarrera bat dela; hura ordainarazteko, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da. Artikulu horren indarrez, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaio". Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak (martxoaren 2ko 2/1999 Foru Legeaz aldatua) ezarri zuen lau urteren epean preskribitzen dutela (bost urte hori baino lehen) zuzenbide publikoko diru sarrera ez-tributario horiek, eta preskripzio epe hori eten eginen da edozein motatako erreklamazio eta errekurtsoak aurkezten direnean (arau bereko 18.1.a) artikulua).

Auzitegi honen irizpidea izan da, ofizioz preskripzioaren institutu juridikoa dagoela antzematen denean, trafikoko isunak ezartzearen ondorioz sortutako zorrak betearazteko premiamenduzko probidentzia ezarritako zehapena irmo bihurtu eta hurrengo urtean agindu behar dela. Hori bai, behin premiamenduzko probidentzia agindu ondoren, goian aipaturiko manuen babesean, gure ustez Administrazioak lau urteko epea du hura betearazteko.

Beraz, errekurtsogileak aurkapenean alegatutako arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horrenbestez, Auzitegiak

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun batengatik sortutako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako irailaren hogeita bostean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A0008985