137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUGIRO, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea, alegia, arrantza arloan indarra duen arautegia hausteagatik Cipriano Colmenero Ciordia jaunari irekitako 229/99 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzeari ekin zaio:

469/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cipriano Colmenero Ciordia jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Cipriano Colmenero Ciordia jaunari irekitako 229/99 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren otsailaren 15eko 161/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, 19 karramarro seinaledun eta paduretako karramarro bat harrapatzeagatik Arga ibaiaren inguruan, Errotako presatik hurbil, hots, arrantzaleku debekatuan, Foruzaingoak 1999ko ekainaren 19an jarritako salaketaren arabera.

Karguen Plegua jakinarazi zaio baina salatuak ez du alegazio idazkirik aurkeztu horretarako epean. Beraz, bidezko da bidean den zehapen prozedura administratiboari jarraipena ematea, karguen plegua dagoen horretan utziz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

Cipriano Colmenero Ciordia jaunari 50.001 pezetako isuna jartzea eta arrantzarako baimena kentzea edo, hala denean, urte beteko epean baimena lortzeko debekua ezartzea, egindako arau-hausteagatik, aipatu Foru Legearen 122.b) artikuluari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horrexen 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

Pertsona desgaituak bere lizentzia utzi beharko du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean (Alondegi kaleko 1, 1. solairua) edo, bestela, bere etxetik hurbilen dagoen Goardia Zibilaren Kuarteleko Komandantzian. Desgaitze aldia zehapena administrazio bidean irmoa izaten den egunaren biharamunean hasiko da.

Hartutako bi butroiak suntsitu eginen dira, ez baita legezkoa horiek edukitzea.

Hartutako gainerako gauzak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta berreskuratu ahalko dira isuna eta erreskateko 3.000 pezeta ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2. Aipaturiko foru legearen 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epearen barrenean ordaintzea, foru agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalteordainak, bai eta tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua ere.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalteordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1.a, 2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain-gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta, horrekin batera, isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izaten den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Bidezkoa da bi butroiak suntsitzea, ez baita legezkoa horiek edukitzea.

Hartutako gainerako gauzak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan daude, eta berreskuratu ahalko dira isuna eta erreskateko 3.000 pezeta ordaindu eta gero, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientea ireki zaionari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hiruan.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0009968