I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1209/2000 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Espartza-Zaraitzuko 2. poligonoko 37. lurzatiko Lerrokaduren Agiria, Oskar Sanz Loigorri eta Begoña Leiva Hualde jaun-andreek sustatua, behin betikoz onesten duena.
Espartza-Zaraitzuko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dezaten.
Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.
Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen seigarren xedapen iragankorrrean xedatutakoari jarraikiz,
AGINDU DUT:
1. Espartza-Zaraitzuko 2. poligonoko 37. lurzatiko Lerrokaduren Agiria, Oskar Sanz Loigorri eta Begoña Leiva Hualde jaun-andreek sustatua, behin betikoz onestea.
2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Lerrokadura Agiriaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.
3. Espartza-Zaraitzuko Udalari eta sustatzaileei Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi milako urriaren hogeita zazpian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.
Iragarkiaren kodea: A0010026