I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
ERABAKIA, 2000ko azaroaren 6koa, Nafarroako Gobernuak hartua. Honen bidez deklaratzen da Udalez gaindiko Proiektu Sektorial Iruñerrian material inerteentzako zabortegiak ezartzea, Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas (ANECOP) delakoak sustatua.
Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas (ANECOP) delakoak Iruñerrian material inerteentzako zabortegiak ezartzeko Proiektua aurkeztu du, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial gisa tramitatzeko.
Proiektuak betetzen dituenez Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 61. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako betebeharrak, haren udalez gaindiko eragina deklaratu behar da, Foru Lege horren 65. artikuluaren ondorioetarako.
Horiek horrela, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2000ko urriaren 24ko bilkuran emandako txostena ikusirik, eta uztailaren 4ko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren proposamenez,
ERABAKI DU:
1. Iruñerrian material inerteentzako zabortegiak ezartzeko Proiektua, Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas (ANECOP) delakoak sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratzea, uztailaren 4ko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legean ezarritako ondorioetarako.
2. Espedientea aldi berean jendaurrean eta instalazioak ukitzen dituen udalen entzunaldian jartzea, hilabeteko epean, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, nahi diren adina alegazio, idatziz, aurkezteko aukera izan dadin.
Horretarako, espedientea agerian egonen da Ingurigiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña).
3. Eragileak aurkeztutako kokaguneetatik bazter uztea "5.Zolina" izenekoa, Zolinako Hiri Bioklimatikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialarekin bateraezina delako.
4. Eragileari aditzera ematea espedientea onetsi aurretik justifikatu beharko dela edo bestela zuzendu beharko direla Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak espedienteari buruz 2000ko urriaren 9an emandako txostenean jasotzen diren "hirigintzaren gaineko gogoetak" eta "ingurugiroaren gaineko gogoetak" ataletan azaltzen diren gorabeherak, eta honako txosten hauek aurkeztu beharko direla:
-Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuarena (Zainketa Zerbitzua, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzua, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzua), bertan diren eta egitekoak diren zirkulazio bideetan (errepide eta trenbideak) izan dezakeen eraginaren gainekoa.
-Trenbideen kontuan eskumena duen administrazio erakundearena, eta baita linearen jabe den enpresarena ere, trenbideetan duen eraginaren gainekoa.
-Hezkuntza eta Kultura Departamentuarena, ondare historikoaren babesaren gainekoa.
-Eskumena duen arro erakundearena, ubide publikoetan duen eraginaren gainekoa.
-Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuarena, 2. Eskualdeko Industrialdean duen eraginaren gainekoa.
-Iruñerriko Mankomunitatearena, zabortegirako proposatutako aldeetako zoruaren okupazioak zerbitzu mankomunatuetan izan dezakeen eraginaren gainekoa.
5. Adieraztea deklarazio honek ez duela kentzen proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gainerako baimenak eduki beharra.
6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jakinaraztea (ANECOP) Asociación Navarra de Empresas de la Construcción y Obras Públicas delakoari eta Aranguren, Zizur, Eguesibar, Esteribar, Galar, Itza, Oltza, Orkoien eta Zizur Nagusiko Udalei, bidezko ondorioetarako.
Iruñean, bi milako azaroaren seian. Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.
Iragarkiaren kodea: A0010315