137. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2000ko urriaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu huts barne-igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu huts barne-igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdia onetsi du.

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu huts barne-igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzea.

1.2. Hauta-probak gainditu ondoren, deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren langileak C maila edo taldean sartuko dira eta maila eta lanpostu horretarako plantilla organikoan ezarririko lansariak hartuko dituzte. Deialdia baino lehenagoko Departamentu edo erakunde autonomo beran iraunen dute.

1.3. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du behin ere langileek barne igoera baino lehen zuten funtzionario, estatupeko edo lan araubidea aldaraziko. Langileek, halaber, eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari eutsiko diote.

Aurreikuspen horretatik baztertuko dira Estatuko Administraziotik Foru Komunitatera transferituriko funtzionarioak, MUFACEn, eta, beraz, Estatuko Klase Pasiboen Araubidean afiliaturik badaude. Haiendako mailaz igotzean nahitaez araubide hori iraungiko da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

1.4. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako izendatzen diren langileak eginkizun beretan arituko dira. Eginkizun berei eutsiko diete, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkie.

2.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak ahal izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, betebehar hauek bete beharko dituzte.

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea.

b) Abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) D maila edo taldeko sukaldari izateko lanpostuetarako izendatuak izatea.

2.2. Ulertuko da betebehar horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla. Hauta-probek dirauten bitartean, izendatu arte, bete beharko dira betebehar horiek.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar eguneko epean. Eskabide horiek deialdi honetako I. eranskinean argitaratu den ereduari lotu beharko zaizkio. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan (Karlos III.a etorbideko 2ko atarian) luzatuko da. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela, aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Ezintasunak dituzten pertsonek ariketak egiteko denborak eta baliabideak egokitu dakizkiela eskatzen ahalko dute, egokitzapen horiek beharrezkoak badira. Horretarako, eskabidearekin batera aurkeztuko duten orrialde batean adierazi beharko dute zer ezintasun duten eta zer egokitzapen behar dituzten.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

3.3.1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan espedientea ireki eta azterketa egin ahal izateko 1.000 pezeta ordaindu direla frogatzen duen agiria.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpen bat emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

4.2. Bazterturiko izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar egun baliodunetan, erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, hala bada, deialdian onartuak izateko betebeharrak betetzen zituztela frogatzerakoan eginiko akatsak zuzentzen.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, horiek ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak Ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko duena, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko.

5.-Epaimahaia.

Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Julio Sucunza Azcona, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariordea.

Ordezkoa: Kattalin Ibáñez Baztarrica, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratzearen zuzendariordea.

Mahaikidea: Francisco Javier Sarriguren Jáuregui, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Pastelgintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Ordezkoa: Carlos Tomás Ruiz Bergara Gil, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Pastelgintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Mahaikidea: José Manuel Díaz González, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Pastelgintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Ordezkoa: Juan Antonio Pellicer Lezáun, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Burlatako Ibaialde Lanbide Heziketako Institutuko Ostalaritza Eskolako Sukaldaritza eta Pastelgintza Espezialitateko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa.

Mahikidea: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Ordezkoa: langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide-idazkaria: Jesús Ángel Sánchez Videgáin, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen Ataleko Langileriaren Kudeaketaren bulegoburua.

Ordezkoa: Ana Carmen Pérez Montero, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Instituko Afera Ekonomikoen atalburua.

Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen osatuko da.

5.2. Epaimahaiak ez du osatzerik izanen, ez eta aritzerik ere, bertan mahaikideen gehiengo osoa ez badago.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sor litezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulariei dei egiten ahalko die proba guztietarako. Aditu horiek elkarlanean arituko dira Epaimahaiarekin eta nor bere espezialitate teknikoan bakarrik arituko da.

6.-Oposizioaren garapena.

6.1. Hona hemen oposizioaren funtsa:

Lehena: berrogei orduko birziklatze ikastaro bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatua, lanorduetatik kanpo emanen dena eta izangaiek hurrengo ariketara pasatzeko gainditu beharko dutena. Horretarako, ikastaroaren ondoren, galdera sorta bat banatuko da ikastaroaren edukiaz. Erantzun batzuk izanen dituzte galderek. Izangaien kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da.

Bigarrena: ariketa bat. Epaimahaiak aukeratuko dituen proba praktikoak egin beharko dituzte izangaiek, beti ere sukaldaritza espezialitatearekin loturik. Proba horietako gehieneko puntuazioa 50 puntukoa izanen da. Gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten lehiatzaileak baztertuko dira.

6.2. Oposizioa egiten den bitartean, denborak eta baliabideak egokituko dira ezintasunak dituztenendako, hala adierazi badute eskabidean.

7.-Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendatzeko proposamena.

7.1. Proba praktikoetako ariketa kalifikatu ondoren, Epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean eta ariketa egin deneko tokian, guztira lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz.

7.2. Epaimahaiak proposatuko dio Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari probak gainditu dituztenak izenda ditzala.

8.-Izendapena eta karguaz jabetzea.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak proposamen horretan ageri diren izangaiak C maila edo taldeko sukaldari lanposturako izendatuko ditu eta, hala bada, kontrata daitezela aginduko.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da eta biharamunetik izanen ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Egun hori izanen da, ondorio guztietarako, lanpostuaz jabetzen direnekoa, espresuki inolako egintzarik egin beharrik gabe.

9.-Helegiteak.

Deialdi honen, honen oinarrien eta hau aplikatzeko egintzen aurka bidezko da gora jotzeko helegitea paratzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita hiruan.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskaria, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu huts barne-igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdi hori ....(e)ko .........aren .... ko ..........garren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

1.-Datu pertsonalak:

Izen-deiturak

N.A.N. zenbakia

Gaur egungo helbidea

Posta kodea .................

Herria 1. telefonoa .............. 2. telefonoa ............... Lantokiko telefonoa ..........

2.-C maila edo taldeko sukaldariaren datuak:

a) Zein lanpostutarako izendatu zuten

(X batez adierazi norberari dagokiona).

Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa

Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea

Lan-kontratatu finkoa

b) Administrazio egoera (X batez adierazi norberari dagokiona).

Jardunean (Egoera jardunekoarekin parekatua bada, zein den zehaztu)

Zerbitzu bereziak

Haurra zaintzeko eszedentzia berezia

c) Gaur egungo destinoa:

Departamentua

Zerbitzua

Atala

Bulegoa

Erakunde autonomoa

Unitatea

d) Maila edo taldea ..........

3.-Sinatzen duenak adierazten du, bere erantzukizunpean, deialdian parte hartzeko betebehar guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4.-Ezintasun bat duela eta horregatik azaldutako egokitzapena eskatzen duela, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azalduko dira ezintasunaren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak)

5.-Eskabidearekin batera, deialdian onartua izateko 2.2 oinarrian eskatzen diren agiriak aurkeztu dituela.

Hori horrela,

Eskatzen dut eskabide hau behar den epe eta eran aurkeztutzat jotzea eta, horrenbestez, sinatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako C maila edo taldeko sukaldari izateko 27 lanpostu huts barne-igoera murriztuaren eta oposizioaren bidez betetzeko deialdian onar dezazula.

Iruñean, 2000ko ............aren ........(e)an.

(Sinadura)

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA

Iragarkiaren kodea: A0010020