136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Ordenantzaren behin betiko onespena

"Arguedasko udalerriko eremu publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantza" behin betikoz onetsi zen 2000ko urriaren 10eko osoko bilkuran, eta, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan agindutakoari jarraikiz, osorik ematen da argitara.

Arguedasen, bi milako urriaren hamazazpian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

ARGUEDASKO UDALERRIKO EREMU PUBLIKOEN ERABILERA ETA TRAFIKOA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Aplikazio eremua

1. artikulua. Ordenantza hau Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/90 Errege Dekretu Legegileak xedatutakoaren osagarri da, eta Arguedasko hiriguneko eremu publiko guztietan aplikatzen ahalko da.

Seinaleak

2. art. 1. Manuzko seinaleak ezarriko dira bereziki, udalerriko bide-sarearen halako tarte batzuetan, edo orokorrean, herri osoan, azken kasu honetan seinaleak herriko sarrera guztietan paratuko direlarik.

2. Zirkulazio murriztuko eremuaren sarreran diren seinaleek, oro har, eremu horietako barneti osoan dute indarra.

3. Trafikoaren ardura duten langileen seinaleek bertze edozein seinalek baino indar handiagoa izanen dute.

3. art. 1. Ezin da seinale manuzkorik ez informatiborik paratu aldez aurretik udal baimenik izan gabe.

2. Paratzen ahalko diren seinale informatibo bakarrak, udal agintaritzaren iritzian benetako interes orokorra dutenak dira.

3. Debekatuta dago seinaleen gainean edo alboetan publizitatea paratzea.

4. Debekatuta dago erabiltzaileei semaforoak edo seinaleak behar bezala ikustea oztopatu edo haien arreta galaraz dezaketen panfleto, afixa, iragarki edo nolanahiko mezuak paratzea.

4. art. 1. Udalak, behar bezala baimendu gabe edo indarrean dauden arauak betetzen ez dituzten seinaleak kenduko ditu berehala.

Trafikoaren ardura duten langileen jarduera bereziak

5. art. Udalaren partetik trafikoaren ardura duten langileek, segurtasuna eta ordena publikoa zaindu beharrez, edota zirkulazioaren arintasuna bermatu beharrez, batzuetan aldatzen ahalko dute zenbait lekutako antolamendua, leku horietan pertsona edo ibilgailuen kontzentrazio handiak suertatzen direnean, eta orobat larrialdiren bat gertatzen denean. Horretarako, behin-behinekoz paratzen edo kentzen ahalko dira behar diren seinaleak, baita aurreneurriak hartu ere.

Oztopoak eremu publikoan

6. art. 1. Debekaturik dago oinezkoen edo ibilgailuen joan-etorriak eragotz ditzakeen edozein oztopo edo gauza eremu publikoan paratzea.

2. Aurrekoa hala izanik ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak direnean baimentzen ahalko da eremu publikoa aldi baterako okupatzea zenbait lekutan, baldin okupazioak inolako arriskurik sortzen ez badu eta, trafikoari begira, ahal den nahasmendurik ttikiena gertatzen bada.

7. art. Oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorriak eragotz ditzakeen edozein oztopok behar bezala seinalaturik egon beharko du.

8. art. a) Udal agintaritzak oztopoak kentzen ahalko ditu ondoko kasu hauetan:

1.-Bideen erabiltzaileendako arriskutsuak badira.

2.-Behar den baimenik erdietsi ez bada.

3.-Hura paratzea arrazoirik gabekoa gertatu bada.

4.-Baimendutako epea amaitu bada edo baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira.

b) Oztopoak kentzeagatik, baita haiendako seinale bereziak paratzeagatik ere, sortutako gastuak interesatuaren kontura izanen dira.

Oinezkoak

9. art. Oinezkoek espaloitik zirkulatu behar dute, eta eskuinetik ahal bada. Eremu publikoak espaloirik ez balu, oinezkoak galtzadaren ezkerretik joanen dira.

Aparkamendua

10. art. Ibilgailuak aparkatzeko arau hauek begiratu behar dira:

1. Ibilgailuak ilaran aparka daitezke, hau da, espaloiarekiko paraleloan; baterian, hots, espaloiarekiko perpendikularrean eta semibaterian, zeiharka.

2. Aparkatzeko modua zehazten duen seinalerik ez bada, ilaran aparkatu behar da.

3. Zoladuran seinaleztaturik, aparkamendutako moldatutako lekuetan, ibilgailuak seinalatutako perimetroaren barnean utziko dira.

4. Ibilgailuak aparkatzean, espaloitik ahal den hurbilena jarriko dira, baina tartetxo bat utziz, galtzadaren zati hori ere garbitu ahal izateko.

5. Nolanahi ere, gidariek beren ibilgailuak aparkatu beharko dituzte berez ez abiatzeko moduan.

11. art. Guztiz debekatua dago baldintza hauetan aparkatzea:

1.-Behar den seinalez debekaturik dagoenean.

2.-Zirkulazioa trabatzen edo oztopatzen den tokietan.

3.-Bertze gidariak erregelamenduaren aurkako maniobrak egitera behartzen direnean.

4.-Bigarren lerroan, lehenbiziko lerroan ibilgailua nahiz edukiontzia dagoenean, baita bertze objekturen bat edo babeseko bertze elementuren bat dagoenean ere.

5.-Aparkatzeko lekua ez den galtzadako bertze edozein tokitan.

6.-Galtzadaren zabaleragatik ibilgailu-lerro bat pasatzea ezinezkoa egiten denean.

7.-Norabide biko karriketan, galtzadaren zabaleragatik bi ibilgailu-lerro pasatzea ezinezkoa denean.

8.-Kale-kantoietan, bertze ibilgailuren bati biratzea eragozten edo trabatzen zaionean.

9.-Erregelamenduaren arabera aparkatutako bertze ibilgailuei aterabidea oztopatzen zaienean.

10.-Oinezkoen pasabide diren galtzada-tokietan.

11.-Espaloietan, kaietan, babestokietan, erdiko nahiz alboetako pasealekuetan eta zona seinaleztatuetan.

12.-Kai, babestoki, erdiko edo alboetako pasealeku eta zolako zerrendaz seinaleztatutako lekuetan.

13.-Garraio publiko, eskola-garraio, taxi, zamalan, ibi eta, oro har, erreserbako leku izateko seinaleztatu eta mugatutako geralekuetan.

14.-Toki berean zortzi egun edo gehiago jarraian.

15.-Aldi batez jarduera baimenduek okupatu beharreko aldeetan, eta konpondu, seinaleztatu edo garbitu behar diren tokietan. Kasu horietan debekua behar bezala eta nahikoa garaiz seinalaturik egonen da.

12. art. Gehienez ere bi ibilgailu-lerro eduki eta zirkulazioa norabide bakarrekoa duten karriketan, ibilgailuak karrikaren alde batean bakarrik aparkatuko dira, udal agintaritzak zehaztutako aldean.

13. art. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da, baldin eta gidaria agertzen bada ibilgailua estekatu eta garabia abiatzen hasi baino lehen, eta behar diren neurriak hartzen baditu ibilgailua lehen zegoen egoera okerretik ateratzeko.

14. art. 1. Ezindu fisikoendako erreserbatutako lekuetan aparkatzeko udal-baimena duten titularrek, denbora mugarik gabe aparkatzen ahalko dituzte beren ibilgailuak, bai alde horietan beretan, bai ordutegi murriztua dutenetan.

2. Aipatu gidari horien helmugatik hurbil ezindu fisikoak aparkatzeko leku erreserbaturik ez balitz, udaltzainek baimena eman lezakete zirkulazioari trabarik ttikiena egiten zaion lekuetan aparkatzeko, baina inoiz ere ez aparkatzeko debekuak, ordenantza honetan aurreikusitakoaren arabera, ibilgailua kentzea eskatzen duen lekuetan.

15. art. 1. Galtzadan aparkatu behar denean, semibaterian eginen da, gehienez ere metro eta erdi hartuz.

2. Karrikek espaloirik ez badute ibilgailu horiek galtzadaren ertzetatik ahalik eta gehien hurbilduz aparkatu beharko dira, betiere bertze ibilgailuen joan-etorriak trabatu gabe eta inguruko finketako ateak, lehioak, erakuslehioak, etab. tapatu gabe.

Ibilgailuak eremu publikotik kentzea

16. art. Trafikoaren ardura duten langileek, egin behar duenak egiten ez badu, ibilgailuak eremu publikotik kentzen ahalko dituzte honako kasu hauetan:

1.-Arriskutsua denean edo traba larria egiten baldin bazaio zirkulazioari nahiz zerbitzu publiko baten funtzionamenduari, eta orobat ibilgailu hori eremu publikoan abandonatua dagoela uste izatekoa denean.

2.-Istripuren bat izan eta abiatu ezinik gelditzen denean.

3.-Ibilgailua bera hondatu delako, ibili ezinik gelditzen bada.

4.-Martxoaren 2ko 339/1990 E.D.L.ren 67.1 artikuluaren hirugarren lerroaldeak xedatzen duenari jarraikiz, ibilgailua geldiarazi ondotik, arau-hausleak isunaren zenbatekoa ordaindu nahi ez duenean edo hura ordaintzeko bermerik eman nahi ez duenean.

17. art. Bertze kasu batzuk aipatzeagatik, baina zerrenda mugatzeko asmorik gabe, ondoko egoerak martxoaren 2ko 339/1990 Errege Lege-Dekretuaren 71. artikuluaren 1.a) atalean sartutzat hartuko dira, eta, beraz, bidezko izanen da ibilgailua kentzea:

1.-Ibilgailua bigarren lerroan eta gidaririk gabe aparkatuta dagoenean.

2.-Bertze gidariei maniobra neurriz gainekoak, arriskutsuak eta erregelamenduaren kontrakoak eginarazten dizkienean.

3.-Seinalatutako orduen barnean pasabide bat osorik edo zati batean okupatzen duenean.

4.-Zamalanetarako tokietan aparkatuta dagoenean, haiek erabiltzen diren orduetan.

5.-Garraio publikoko geltoki seinalatu eta mugatu batean aparkatuta dagoenean.

6.-Premiazko edo segurtasun zerbitzuetarako espreski erreserbatutako tokietan aparkatuta dagoenean.

7.-Ikuskizun publikoetako lokalek larrialdietarako dituzten aterabideen aitzinean, emanaldietako orduetan aparkatuta dagoenean.

8.-Baimenik gabe, espaloi, ibiltoki, babesgune, pasealeku, arretaz ibiltzeko gune edo zoladuran zerrendak pintatuta dauden tokietan, osorik nahiz zati baten gainean aparkatuta dagoenean.

9.-Bidean doazen gainerako erabiltzaileei trafiko seinaleak ikustea eragozten dienean.

10.-Oinezkoen pasabide seinalatu batean aparkatuta dagoenean.

11.-Gelditzea galarazita dagoen tokiren batean aparkatuta badago.

12.-Biraketa eragotzi edo hura egiteko maniobra bereziak egitera behartzen duenean.

13.-Bide batetik datozen gidariei bertze bidea ikustea galarazten dienean.

14.-Eraikin bateko sarrera osorik nahiz zati bat oztopatzen duenean.

15.-Lehentasuneko bide batean edo, bertze kalifikaziorik izanda ere, Alkatetzaren bando baten bidez izaera bera hartu duen bidean, toki debekatuetan aparkatuta dagoenean.

16.-Galtzadaren erdian aparkatuta dagoenean.

17.-Oinezkoendako kale batean baimendutako orduetatik kanpo aparkatuta dagoenean, espreski baimendutako aparkalekuetan izan ezik.

18.-Ezinduendako aparkaleku erreserbatuan aparkatuta dagoenean.

19.-Aparkatze arautuko alde batean aparkatuta dagoenean ordu eta erdi baino gehiago, aparkatze mota hau erregulatzen duten arauak ez betetzeagatik salatzen dutenetik aitzina.

20.-Betiere, eta aurreko kasuetan bezala, arriskurik edo zirkulazioarentzat zein zerbitzu publiko baten funtzionamenduarentzat eragozpen handirik sortzen baldin badu.

18. art. Trafikoaren ardura duten funtzionario publikoek, halaber, eremu publikotik ibilgailuak kentzen ahal dituzte kasu hauetan:

1.-Behar bezala baimendutako ekitaldi publiko bat egiteko erreserbatu den toki batean aparkatuta baldin badaude.

2.-Eremu publikoa garbitu, konpondu edo seinaleak paratu ahal izateko ibilgailua kendu beharra dagoenean.

3.-Larrialdietan.

Inguruabar hauen abisua, kasuaren arabera, lehenbailehen egin beharko da, eta baimendutako tokirik hurbilenera eramanen dira ibilgailuak, gidariei jakinarazita. Eramate horrek ez du inolako ordainketarik sorraraziko, ibilgailua noranahi eramanda ere.

19. art. Aurreikusitako salbuespenak ukatu gabe, ibilgailua kentzeagatik eta Udalaren altxatokian edukitzeagatik sortutako gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa ziurtatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, bidezko diren errekurtsoak paratzeko eskubidea ukatu gabe.

20. art. Ibilgailua kentzea bertan behera utziko da, baldin eta gidaria agertzen bada ibilgailua estekatu eta garabia abiatzen hasi baino lehen, eta behar diren neurriak hartzen baditu ibilgailua lehen zegoen egoera okerretik ateratzeko.

Ibilgailu abandonatuak

21. art. Ibilgailu bat abandonatutzat hartzen ahalko da ondoko kasuotan:

1.-Bideko toki berean hamabortz egun baino gehiago aparkatuta baldin badago.

2.-Dituen matxurak ikusita, abandonatua dagoela uste izatekoa denean.

22. art. 1. Ibilgailu abandonatuak karrikatik kendu eta Udalaren altxatokira eramanen dituzte. Berehalaxe, titularra nor den zehazteko tramiteak egiten hasiko dira eta jakinarazpenetik hilabeteko epean ibilgailua eraman dezala aginduko diote.

2. Ibilgailua kendu eta edukitzeagatik sortutako eskubideak titularraren bizkar izanen dira.

3. Jabeak ibilgailua eramateari uko egiten badio, Udalak ibilgailua bertzerenduko du sortutako gastuak ordaintzeko.

Neurri bereziak

23. art. Inguruabar bereziek beharrezko egiten badute, trafikoa antolatzeko behar diren neurriak hartzen ahal dira, ibilgailuen zirkulazioa debekatuz nahiz murriztuz, edo sarbideeak herriko alderdi batzuetara eta halako bide batzuetatik desbideratuz, baita aparkalekuak berrantolatuz ere.

24. art. Herriko alde bateko ezaugarri bereziak kontuan hartuz, udal administrazioak debekatzen ahalko du osoki edo partez ibilgailuen zirkulazioa edo aparkamendua, edo biak batera, alde horren barneko eremu publiko guztiak edo batzuk erreserbatu ahal izateko bertako bizilagunentzat, eta, oro har, auzo, oinezko edo bertzela iritzitakoentzat.

25. art. Halako kasuetan, karrikek behar diren seinaleak beharko dituzte sarreran eta irteeran, eta gainera, delako aldean ibilgailuen joan-etorriak eragotziko dituzten elementu mugigarri nahiz finkoak erabiltzen ahalko dira.

26. art. Aipatutako murriztapenak izaten ahal dira:

1.-Beren perimetro barneko bide guztietarako edo batzuetarako bakarrik.

2.-Aurretiaz ezarritako ordutegi batera mugatuak.

3.-Izatez egunerokoak edo egun jakin batzuetarako bakarrik.

27. art. Xedatutako mugapenen izaera eta irismena nolanahikoak direlarik ere, ez dute ez zirkulazioan ez aparkamenduan eraginik izanen, ibilgailuak honako hauek direnean:

1.-Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzukoak, poliziakoak, anbulantziak, eta oro har, zerbitzu publikoak egiteko beharrezko direnak.

2.-Alde horretako eraikin batetik eri edo ezinduak garraiatzen dituztenak.

3.-Alde horretako ostalaritzako establezimenduetan, sartzeko nahiz irteteko, bidaiariak garraiatzen dituztenak.

4.-Alde horretan berean baimendutako garaje edo aparkaleku publiko nahiz pribatuen erabiltzaile direnak.

5.-Salgaien zamalanetarako baimena dutenak.

Garraio publikoaren geralekuak

28. art. 1. Udal administrazioak zehaztuko du taxien eta garraio publiko nahiz eskolakoaren geralekuak non izanen diren.

2. Haietan bidaiariek igotzeko edo jaisteko behar duten denbora baino gehiago ez daitezke geratu, salbu eta lineako abiapuntu edo helmuga badira.

3. Taxiendako geralekuetan, ibilgailu horiek bidaiarien esperoan daudela bakarrik gelditzen ahalko dira.

4. Geralekuan pausa daitezkeenak baino ibilgailu gehiago ez da han inola ere geratuko.

Zamalanak

29. art. 1. Merkataritzako gaien zamalanak horretarako jarritako tokietan bakarrik egiten ahalko dira.

2. Hartara, aipatu jarduera eremu publikoan eta nolabaiteko maiztasunez egin beharra dagoenean, denda, industria edo lokalen jabeek beharrezkoa den erreserba eskatu beharko diote Udalari.

3. Erreserbatutako tokietatik at, zamalanetarako baimena horretarako propio finkatutako egun, ordu eta tokietarako baizik ez da emanen.

4. Orokorrean, geratu edo aparkatzea debekaturik dagoen tokietan ez da inolaz ere eta ezein arrazoirengatik zamalanik egiten ahalko.

30. art. Zamalanetan erabiltzen diren merkataritzako gaiak, materialak edo gauzak ez dira zoruan utziko, baizik eta zuzenean eraikinetik ibilgailura edo alderantziz eramanen dira.

31. art. Zamalanak behar den arretaz eginen dira ahalik eta traba gutxien egitearren, eta erabilitako lekua garbi utzi beharko da.

32. art. Merkataritzako gaien zamalanak ibilgailua espaloitik gertuen dagoen aldetik eginen dira, eta behar diren baliabideak erabiliko, lana ahalik eta lasterren egitearren eta oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa ez oztopatzen saiatuz.

33. art. Alkatetzak zamalanetarako toki erreserbatuak zehatz ditzake, zeinetan aplikatuko baita ordutegi mugatuko aparkaldien araubide orokorra. Halaz ere, eta kontuan izanik egoera, erreserbatutako bertze toki batzuekiko hurbiltasuna edo erabileraren maiztasuna bezalako inguruabarrak, aipatu araubide orokorrean aldaketak egin daitezke.

Pasabideak

34. art. Udalak arautzen ahal ditu garaje, finka eta higiezinetako sarbideetarako behar diren erreserbak egiteko baimenak eremu publikoan. Erreserba horiek behar bezala seinalatuak egon beharko dute.

Edukiontziak

35. art. 1. Altzariak edo etxeko tresnak, eta orobat obra eta etxeko hondakinak biltzeko edukiontziak, udal organo eskudunak erabakita, eremu publikoko toki jakin batzuetan paratu beharko dira.

2. Horretarako erreserbaturiko tokietan ezin izanen da, inolaz ere, aparkatu.

Abiadura murriztapena oinezkoen etorri handiko lekuetan

36. art. Errei bakar batetik ibili beharreko karriketan eta oinezkoen etorria handia den guztietan, baita ikastetxeak diren karriketan ere, ibilgailuek abiadura egokia eramanen dute eta behar diren aurreneurriak hartuko.

Motozikleten zirkulazioa

37. art. 1. Motozikletek ezin izanen dute kategoria gehiagoko ibilgailuez osatutako bi lerroren artean zirkulatu, ezta lerro baten eta espaloiaren artean ere.

2. Debekatua dute, halaber, traba egitea, zakarki azeleratuz, ke-hodiak itxuraldatuta eta normalak ez diren bertze inguruabarren bidez.

Bizikletak

38. art. 1. Bizikletak galtzadatik ibiliko dira eta espaloitik ahalik eta hurbilen, salbu eta bertze ibilgailu batzuendako erreiak dauden kasuetan. Horrelakoetan, erreserbaturik dagoen erreiaren albokotik joan beharko dute.

2. Parke publiko eta oinezkoendako karriketan seinalaturik dauden tokietatik joan beharko dute eta horrelakorik ez bada, oinezkoek daramaten abiada berean. Edozein kasutan ere, oinezkoek beti izanen dute pasatzeko lehentasuna.

Zirkulatzeko baimen bereziak

39. art. Erregelamenduz baimendutakoak baino pisu eta tamaina handiagoko ibilgailuek ezin izanen dute udalerriko eremu publikoetan barna ibili udal baimenik gabe.

Aurreko puntuan aipatu baimenak bidaia baterako izaten ahal dira, edo halako aldi baterako.

10 tonakoa da herrian barna zirkulatzeko pisu handiena.

Animaliak

40. art. Udal bideetan barna ondasunak nahiz jendea garraiatzeko baimendutako animaliak baizik ezin dira ibili. Zakurrak lotuak eta mutur-uhala ezarrita joanen dira beti, eta haien jabeek behar diren poltsak eraman behar dituzte, gorotzak biltzeko.

Eskola garraioa

41. art. Herri barnean eskola-garraiorako zerbitzuak egin ahal izateko, udal baimena beharrezkoa da lehenik.

42. art. 1. Hiriko eskola-garraioa garraio diskrezional jarraitua da, ibilgailu automobil publikoetan edo zerbitzu partikularrekoetan egina, abiapuntu edo helmuga ikastetxeak izanik, ibilgailuak udalerriaren barnean tartekako geraldiak egin edota ibiltzen bada.

2. Ibilgailura igo eta jaistea Udalak berariaz zehazturiko tokietan bakarrik eginen da.

Erabilera debekatuak eremu publikoetan

43. art. 1. Oinezkoen ibiltoki erreserbatuetan eta galtzadetan, nola ibiltarientzat hala jostetan dabiltzanentzat arriskurik ekar lezaketen josteta eta jolasak debekatuak daude.

2. Patin, patinete, monopatin, txirrinduek eta antzekoek ez dute libre espaloietan barna ibiltzea.

Prozedura

44. art. Ordenantza honen eta zirkulazio arauen kontrako arau-hausteak, alegia, Arguedasko udal mugapean egiten direnak, 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegilean, Trafikoari, Motordun Ibilgailuei eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuludunaren xedapenen arabera zehatuko ditu alkateak isunen bidez. Isunen zenbatekoak eta isun mota bakoitza ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

45. art. Zehapen espedienteetan emandako ebazpenek administrazio-bideari amaiera emanen diote eta horien aurka errekurtsoa paratzen ahalko da, betiere Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean xedatutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek eta arau-hausteen zehapenen eranskinak indarra hartuko dute behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

I. ERANSKINA

Arau-hauste ohikoenak Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren aurka

D E S K R I P Z I O A ZEO BSL ZENBAT.

Toki hauetan gelditzea edo aparkatzea:

-Zamalanetan91.2.g 38.3 5.000

-Pasabidean91.2.c 38.3 5.000

-Galtzada erdian91.2.l 38.3 5.000

-Bigarren lerroan, eta gidaria lekutu91.2.h 38.3 5.000

-Espaloi gainean91.2.m.1 38.3 5.000

-Kantoian91.2.m.2 39.1.d 5.000

-Oinezkoen eremuan91.2.m.3 38.3 5.000

-Oinezkoen aldean91.2.m.4 38.3 5.000

-Gelditzea debekatua den tokian91.2.m.7 38.3 5.000

-Garraio publikorako erreserbatutako tokian91.2.i 38.3 5.000

-Trafikoa galarazten den tokian91.2.m.5 38.3 15.000

-Biratzea edo ikustea galarazten den tokian91.2.i 38.3 15.000

-Trafikoko seinaleak ikustea galaraziz94.1.f 39.3 5.000

-Garraio publikorako erreserbatutako erreian94.1.f 39.1.f 15.000

-Ezinduentzat erreserbatutako eremuan91.2.d 39.1.c 10.000

-Anbulantzientzat erreserbatutako tokian91.2.j 38.3 15.000

-Lorategi modukoetan (lorategiak)91.2.ma 38.3 15.000

-Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea trafikoa, modu larrian galaraziz91.2.m 38.3 15.000

-Aurreko ataletan aipatu ez diren tokietan gelditu eta aparkatzea, trafikoa modu larrian galarazi edo trabatu gabe91.1 38.3 5.000

Zerbait gabe:

-Nahitaezko aseguru gabeko ibilgailuakXII-30ko 2641/1986 EDko 8. art.

-I.A.T. gainditu gabeIX-20ko 2344/1985 EDko 5. art.

-Gidatzeko baimenik gabe60. art., B.S.L.

-Gidatzeko baimenik aldean ez eramatea60. art., B.S.L.

-Zirkulazio baimenik gabe edo baja emandako ibilgailu batekin zirkulatzea61. art., B.S.L.

-Matrikula plaka bat gabe62. art., B.S.L.

-Toki debekatuan biratzea154 53.1 10.000

-Semaforo gorrian pasatzea146.1 53.1 15.000

-Espaloi gainean zirkulatzea121.5 9.1 15.000

-Oinezkoen eremuan gidatzea121.5 9.1 15.000

-Toki debekatuan zirkulatzea152 53.1 15.000

-Isilgailurik gabe zirkulatzea7.2 10.5 15.000

-Argirik gabe zirkulatzea101.1 42.1 15.000

-Kasko babeslerik gabe zirkulatzea118.1 47.1 5.000

-Bi lagun edo gehiago ziklomotor batean zirkulatzea12.1 10.6 5.000

-Seinale akustikoak beharrik gabe erabiltzea110.1 44.3 10.000

-Marra jarrai bikoitzaren bertze aldera iragatea167 53.1 15.000

-oinezkoen lehentasuna ez errespetatzea65.1.a 53.1 15.000

-STOP seinalea ez errespetatzea151.2 53.1 15.000

-Agentearen oharrei kasurik ez egitea143.1 53.1 15.000

-Maniobrak aurretik ez adieraztea74.1 28.1 10.000

-Ezkerretik zirkulatzea30.1.a 14.1.a 20.000

-Arriskua eta kaltea sortuz edo jendea gogaituz jokatzea 2 9.1 15.000

-Modu axolagabean gidatzea3.1 9.2.a 20.000

-Ausarkeriaz gidatzea3.1.b 9.2.b 25.000

-Alkoholemia20.1 12.2 25.000

-Alkoholemia probari uko egitea21.4 12.2 25.000

-Biribilgunean bide eman gabe sartzea57.1.c 21.2.c 15.000

-Norabidea aldatzea, debekatua egonik154.4 53.1 15.000

-Ibilgailuaren gidaria ez identifikatzea 72.3 25.000

-Debeku seinaleari ez obeditzea154 53.1 15.000

-Obligazio seinaleari ez obeditzea155 53.1 15.000

-Gasa dariola ibiltzea7.1 10.5 15.000

-12 urtetik beherako bat aurreko eserlekuan eramatea10.1 11.4 5.000

-Bide ez ematea (seinalerik gabe)57.1 21.2 15.000

-Alarmak jotzea7.1 10.5 10.000

-Erregelamenduan eta Ordenantzaren 39. artikuluan adierazi pisua gainditzea 53.1 15.000

Iragarkiaren kodea: A0009587