136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia, ekipamenduaren eta altzarien hornidura kontratatzeko, Arrotxapeako 32 apartamentu babestutarako, zenbatekoa: 67.000.000 pezeta

Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak, 2000ko azaroaren 2an hartutako ebazpenaren bitartez (14/SS), espediente honetan jasota dauden klausula administratibo partikularren eta baldintza teknikoen plegua onetsi du, Arrotxapean 32 apartamentu babestu hartuko dituen eraikina ekipamendu eta altzariez hornitu eta horiek instalatzeko.

Kontratuaren xedea: aipatutakoa.

Esleipen modua: Lehiaketa publikoa

Kontrataren zenbatekoa: 67.000.000 pezeta, BEZ barne.

Proposamenak aurkeztea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean, hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak baino lehen, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu eta hortik aitzina. Epea egun ez baliodun batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean aurkezten ahalko dira proposamenak.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: Hamargarren egun naturalean, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aitzina. Proposamenak irekitzeko eguna ez balioduna edo larunbata bada, egintza hori hurrengo egun baliodunean burutuko da.

Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak eskaintza-egileen eskura daude, Udalaren Argibide Bulegoan (Udaletxeko beheko solairua).

Iruñean, bi milako azaroaren bian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0010171