III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
ZIZUR NAGUSIA
Hasierako onespena ordenantza fiskalei, ordenantza fiskalen aldaketei eta tarifak eguneratzeari
Zizur Nagusiko Udalak, 2000ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea:
-Ibilgailuak bide publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzuaren eskubideak eta hari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
-Gainerako ordenantza fiskalen aldaketa, haietan aipatzen diren tarifak 2001eko ekitaldi ekonomikorako eguneratzea besterik ez dakarrena.
-Landa-lurren eta hiri-ondasun higiezinen aprobetxamenduko tarifak eguneratzea.
Aipatu ordenantza horiek jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera, eta nahi diren alegazio guztiak aurkezten ahal dira, jendea hartzeko orduetan.
Zizur Nagusian, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0010111