136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I D A U R R E T A

Lurzatiak salgai, Bidaurretako Arau Subsidiarioetako U.E.-10ean

Bidaurretako Udalak, 2000ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, ondareko ondasun hauek enkante publikoaren bidez saltzea erabaki zuen:

-P-1 lurzatia, 401 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 5.400.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 108.000 pezeta.

-P-2 lurzatia, 337 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 4.500.000 pezeta (BEZa aparte). Enkantean parte hartzeko fidantza: 91.000 pezeta.

BEZaren % 16 enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta adjudikazio hartzailearen kargura izanen da.

Enkantea Bidaurretako Udaletxeko bilkura aretoan eginen da, 2000ko abenduaren 2an, goizeko hamaiketan, ahozko posturen bidez eta sesteoarekin.

Baldintzak Bidaurretako idazkaritzan daude ikusgai.

Proposamenak Udaletxean aurkeztu beharko dira, bulego orduetan, eta enkantea egin arte onartuko dira.

Bidaurretan, bi milako urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: A0010059