136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Oihan enkantea

Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarri du honako oihan probetxamendua:

Lote bakarra: Orizki alderdian, 2.385 zuhaitz (pinu intsinis, haritz amerikarra, gaztaina eta bertzeak), 2.212 metro kubiko zur eta 161 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 20.069.000 pezeta (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak, beherean azaltzen den ereduaren araberakoak, Udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, udal Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren %2 sartu izanaren gordekinarekin batera, 2000ko abenduaren 14ko eguerdiko hamabiak baino lehen. Proposamenak biharamuneko ordu berean irekiko dira.

Baldintzak Udal Idazkaritzan daude ikusgai.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da enpresaren kalifikazio agiria aurkeztea.

Etxalarren, bi milako urriaren hogeita seian. Alkatea, Miguel M.ª Irigoien.

PROPOSAMEN EREDUA

.................................... J/A-k, ................ (e)n bizi eta ...............N.A.N. duenak, oihan lotea saltzeko ............... (e)ko ............ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Etxalarko Udalak argitara eman zuen iragarkiaren berri izanik eta ezarritako baldintzak onartzen dituelarik, .................... zuhaitzeko lotearen truk ............................ (letra eta zenbakitan) ....................... pezeta eskaintzen ditu (BEZa kanpo).

(Herria, sinadura eta data)

Iragarkiaren kodea: A0010040