136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1004/2000 EBAZPENA, urriaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana. Honen bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Medikuntza Intentsiboko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak martxoaren 1ean emandako 271/1999 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Medikuntza Intentsiboko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 1999ko martxoaren 31ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara.

Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak uztailaren 16an emandako 1239/1999 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea iragan baita, bidezko da deialdian onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomorako Medikuntza Intentsiboko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia:

Onartuak:

AGUDO PASCUAL, OSCAR

ANGUIANO BAQUERO, MARIA PILAR

AYESTARAN ROTA, JOSE IGNACIO

BARADO HUALDE, JULIO

BENITO MARTINEZ, MARIA PILAR

BERRADE ZUBIRI, JOSE JULIAN

CABALLERO SAEZ, ANGEL

CORRAL ANSA, LUISA

FONSECA SAN MIGUEL, FERNANDO

GUTIERREZ OLIVER, AGUSTIN

JIMENEZ URRA, ISABEL

LOBO PALANCO, JOAQUIN

MISIS DEL CAMPO, MARIA TERESA

MORRONDO VALDEOLMILLOS, PEDRO

OCHAGAVIA CALVO, ANA ROSA

SAENZ BAÑUELOS, JUAN JOSE

SARALEGUI RETA, IÑAKI

TIHISTA JIMENEZ, JUAN ANGEL

TIRAPU LEON, JUAN PEDRO

URTASUN URDIAIN, JESUS MARIA

Baztertuak: Inor ere ez.

-Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatzeko lehiaketako txanda.

Onartuak:

CABALLERO SAEZ, ANGEL

Baztertuak: Inor ez.

2. José Luis Pérez Alcon mahaikide izendatzea eta Javier Izura Cea, ordezko, biak Medikuntza Intentsiboaren Batzorde Nazionalak hautatuak.

3. Oposizioaren lehenbiziko ariketa 2000ko abenduaren 11n hasiko da, 16:00etan, Bideko Ama Birjina Ospitaleko antzinako Erizaintzako Eskolako 6. gelan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako urriaren hemezortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0010091