136. ALDIZKARIA - 2000ko azaroaren 10a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z U Ñ I G A

Oihan enkantea

Zuñigako Udalak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Ertze alderdia (19 hektarea), 2.446 larizio pinu, 863,5 metro kubiko zur egiten dutenak.

Prezioa: 4.317.500 pezeta, gehi BEZa.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zuñigako Herriko Etxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 15 egun naturaletan. Horrekin batera eta behin-behineko fidantza gisa Udal diruzaintzan hasierako prezioaren % 10 (431.750 pezeta) txekez nahiz eskudirutan utzi izanaren gordekina aurkeztu behar da.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai daude, idazkaritzan.

Zúñigan, bi milako urriaren hogeita zazpian. Alkatea, Luis Abel Remiro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0009995